Lannemezango presoon egoera judiziala

Kaixo:

Lannemezango espetxean gauden euskal preso politikoen egoera judizialaren inguruko berriak azaltzera gatozkizue oraingo honekin. Interesgarria iruditzen zaigu datu guzti hauek zuen esku jartzea, datuak behar bezala erabili behar izanez gero baliagarria izango zaizuelakoan.

Borroka juridikoa martxan jarri dugun garai berri hauetan, hauek ezin dira izan tramite burokratiko soil bat, baizik eta guztion artean borrokatu beharreko esparru berria, ezin dena barrutik bakarrik egin, eta herrietako eragileekin konpartitu eta landu beharreko gaia dela uste dugu, ahalik eta gehien jendarteratu ahal izateko eta jartzen dizkiguten oztopo guztiak agerian utzi eta behar bezala borrokatu ahal izateko.

Estatu frantsesean gauden euskal preso politikoon kasuan, hurbilketa prozesua bururaino eramatea falta da oraindik ere, baldintzapeko askatasunak lortu ahal izatea borrokatu behar da, gaixo larrien kasuei irtenbidea eman behar zaie, biziarteko zigorra duten kideen egoera bideratu behar da eta askatasuna lortu, Europako legediaren aplikazioa eta zigorren batuketa lortu behar da, DPS-a guztioi kentzea… eta horretarako gure egoera judizialaren zehaztasunak zuek ere jakitea garrantzitsua dela deritzogu.

Gaur gaurkoz hamahiru kide gara hemen gaudenak. Gure erradiografia judicial orokorra bidaltzen dizuegu, jakin dezazuen zer nolako egoeratan gauden une honetan eta dauzkagun eskaera nagusiekin eta datu aipagarrienekin. Ideia orokor bat ian dezazuen.

- Frederik Haranburu Xistor-ek baldintzapeko askatasuna dauka eskatuta. Urte honen hasieran, DNE-tik (Centre National d´Evaluation) igaro da, baldintzapekoa eskuratzeko ezinbesteko betebeharra baita. Bertako txostenaren zain dago. Gerora baldintzapeko askatasuna borrokatzeko.

Kommutazio eskaera (bizi osoko zigorra 30 urtetara jartzea) ere badauka eginda.

- Ibon Fernandez-ek zigorraren etetea (suspensionn de peine) dauka eskatuta. Eskaera hau gaixo larrientzat aurreikusitako askatasun eskaera da. “Kouchner” legean oinarrituta dago. Aditu batek bere egunerokoari buruzko txosten medikala noiz egingo zain dago. Ondoren, tribunal batek zigorraren etetearen inguruko erabaki bat hartzeko.

- Joseba Segurola eta Asier Bengoa-ren euroaginduak gauzatuko dira 2019-ko martxoa-apirilan.

- Guztioi kendu digute DPS-a, biri ezik: Iñaki Esparza eta Axier Oiartzabal. Hauek Administrazio Tribunalera joko dute kentzeko eskatuz.

Iñakiren kasuan, Lannemezan espetxeko DPS Komisioak kentzearen aldeko iritzia eman arren, ministeritzak mantentzea erabaki du

Estradizio eta euroagindua

- Iñaki Esparzak estradizioa eta 85 urteko zigorra.

- Ibon Fernandezek hiru euroagindu, 7 urteko zigorra.

- Joseba Segurolak bi euroagindu eta epaitu gabea oraindik.

- Jurgi Garitagoitiak bi euroagindu eta epaitu gabea oraindik.

- Jon Gurutz Maizak hiru estradizio eta euroagindu bat, epaitu gabea oraindik.

- Alberto Ilundainek estradizio bat eta epaitu gabea oraindik.

- Arkaitz Agirregabiriak euroagindu bat eta epaitu gabea oraindik.

- Axier Oiartzabalek estradizio bat eta epaitu gabea oraindik.

- Asier Bengoak euroagindua edo estradizioa eta 3 urte, 10 hilabete eta 21 eguneko zigorra egiteke.

- Jabi Abaunzak estradizioak edo euroaginduak, eta 50 urteko zigorra gutxi gorabehera.

Eskerrik asko zuen elkartasun eta ahaleginagatik.

Jaso ezazue besarkada bana geure partetik.

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)