Tafalla kalera, denak etxera

[ahotsa.info]

"Tafalla kalera, denak etxera" lelopean, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa eginen dute Nafarroako Erdialdeko hiri honetan abuztuaren 9an, jaien bezperetan.

Enarek munduan zehar egiten dituzten ibilbideak metafora bezala hartuz, deportatu eta iheslarien bizipenak ekarri dituzte gogora tafallarrek: "Enarek mundu osoan bizi eta habia egiten dute. Enarak txori migratzaileak dira, eta gurean udaberritik udazkenera izaten ditugu. Enara deitzen zitzaien garai batean Nafarroatik Zuberoara oinez bidea egiten zuten emakumeei, hara espartin fabrikan lanera joanda. Kontrabandorako bide bera zen enarek egiten zuten hura. Enarak joan egiten dira, baina beti itzultzen. Beti itzultzen."

Kartzelan agertzen den bezala, hesiak enarak bihurtzen dira, eta hesi horiek desegin nahi dituzte iheslari eta deportatuak, enarak bezala, etxera itzultzeko. "Ilunetik argira. 2014an, itzulerarako hautua agertu zuten euskal iheslari politikoek, betiere konponbiderako urrats modura eta arrisku judizialik izanen ez zutela bazekiten kasuetan. Ordutik, itzuli dira aunitz, baina, gurean ongi dakigunez, ez guztiak", diote Tafallako errepresaliatuei erreferentzia eginez.

Ohi bezala, herriko jaietan, elkartasunerako beste hitzordu batzuk izanen dituzte, baina aurten jaien bezperetan elkartasuna adierazteko aukera izanen da. Abuztuak 9 ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Arkakusoen plazatik abiatuko da manifestazioa.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea