Xabier Sagardoik lehen baimena lortu du EPPK-ren erabakia gauzatu ostean

Xabier Sagardoi euskal preso politikoa etxean dago asteburu honetan, Soriako kartzelak emandako eta epaileak bermatutako baimena lortu ondoren. Lehen aldia da, EPPK-k ibilbide juridikoa baliatzeko hartutako erabakia hartu eta  gauzatu zuenetik.

Barañaindarra atzo irten zen Soriako espetxetik, eta dagoeneko hiru eguneko baimena dauka etxean igarotzeko.

Dagoeneko bigarren graduan diren euskal preso politikoak hasiak dira banakako eskaerak egiten baimenak lortu ahal izateko. Horri gehitu behar zaizkio, gainera, lehen graduan direnek bigarren gradura igarotzeko egindako eskaerak.

Izan ere, era honetako baimenak lortzeko ezinbestekoa da bigarren graduan egotea. Hala ere, agintari espainiarrek kolektiboko presoenn %96 lehenengoan mantentzen dituzte, eta horixe da baimenak edota hirugarren graduak eskuratzeko arazo garrantzitsuena.

Sagardoi bigarrenn graduan dago eta egoera horrek ahalbidetu du eskaera tramitatu ahal izatea, lehen gratuan erabat galarazita baitago. Tratamendu Batzordeak presoaren asteburuko irteera baimendu zuen, baimen arrunt gisa. Hori baino garrantzitsuagoa da Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak ez duela baimena eragotzi. Martxoaren 12an kaleratutako autoaren arabera, bigarren graduko presoentzat legeak aurreikusten ditu zazpi egunera arteko baimenak, guztira gehienez ere 36 egun urtean, "askatasunean bizitzeko prestakuntza" modura.

Jose Luis Castro epaileak izenpetutako autoak dio, gainera, zigorraren laurdena beteta egon behar dela eta ez dela "jarrera txarrik" ez dela izan behar. Barañaingoaren kasuan baldintza guztiak betetzen direla gaineratzen du autoak, Fiskaltzaren oniritzia dagoela.

Xapo 2013an atxilotu zuten eta sei urteko zigorra betetzen ari da Segikoa izateagatik.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)

Siguen castigando a Izar

Kontxi Ibarreta - Sara Majarenasen ama eta Izarren amona

Xabier Rey, ez gehiagorik!

Josu Barandika Zubiaga