Utzi dezatela Euskal Herria bakean behingoz!

[Sortu]
Karlos Apeztegia kartzelan berriz sartzeko agindua atzerapauso ikaragarria da. Etorkizuna demokrazia eta bakea eraikitzeko lagungarri izan beharrean, iraganera garamatza. PSOE oker ari da, herri honetan bakea eta bizikidetza instalatzeko aukera on bat galbidera eramaten ari baita.

Horiek ere, PPk bezalaxe, ETA presente behar dute, haien gabezia demokratiko guztiak estaltzeko balio dielakoan. Kartzelak husteko garaia da, ez betetzekoa. Bake, bizikidetza eta demokrazian sakontzeko garaia da, ez sufrimendua hauspotzekoa. Eta hori lortzeko borrokan jarraituko dugu.

Batzuentzat eta besteentzat erabilitako neurri-bitasuna asaldagarria da: Estatuko aparatuek legeak muturreraino bihurritzen dituzte, edo presoen zigorrak modu artifizialean luzatzeko eta jendea berriz ere zigortzeko, edo bestela Estatu interesen alde jardun duten horien inpunitatea ziurtatzeko.

Onartezina da. Edozein oztopo jartzeko kapaz izaten jarraitzen dute Euskal Herriari eta Kataluniari haien etorkizuna bakean eraikitzen ez uzteko. Hori ez da demokrazia. Utz gaitzazue bakean. Aski da!

Hori guztia dela eta, Apeztegiaren askatasuna exijitzeko antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten du SORTUk, bereziki ostiralean (urriak 19) 20:00etan Hernaniko Gudarien Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten du.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)