Utz diezaiotela behingoz presoen aurka legeak bihurritzeari

[Sortu]

Urriaren 23an Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Europako Batasuneko estatuetan betetako zigor metaketari buruzko sententzia kaleratuko du, eta itxura guztien arabera, presoen aldekoa izan litekeenez, zigor bikoitzak eta kartzelaldia modu arbitrarioan luzatzea eragotz lezake. Hori dela eta, Arkaitz Rodriguez SORTUko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuari exijitu dio sententzia, itxura guztien arabera aldekoa izan litekeela kontuan hartuta, errespeta dezala eta ez dezala gehiago legea bihurritu presoen zigorra modu artifizialean luzatzeko helburuarekin.

Modu batean edo bestean, zigor-metaketa ezak zuzenean edo zeharka eragindako zenbait preso ohi izan ditu ondoan: Jose Ramon Lopez de Abetxuko, Jose Ramon Martinez de la Fuente, Nagore Mujika, Jose Ramon Lete eta Haimar Altuna.

2008an Europako Batasunak bere kideak behartu zituen 675/2008 Erabaki Markoa betearaztera. 2014an, Europak derrigortuta, Espainiako erresumak bere legedia aldatu zuen, baina Europako arauaren zentzua aldatuta. Tranpa egin zuen, Parot doktrinarekin egin zuen moduan.

Horrelakoxea da Espainiako erresuma: hamar urte daramatza derrigor bete behar duen arau hori bete gabe. Prebarikatzen ari da. Ilegala da.

Egun, 50 euskal presok baino gehiagok helegitea aurkeztu dute Frantziako Estatuan betetako kartzela zigorra deskonta dakien.

Larriena da haietako askok, hamabost batek, dagoeneko kalean egon beharko luketela. Are gehiago, berriki askatasuna eskuratu duen Santi Arrozpide edo agerraldi honetan den Jose Ramon Lopez de Abetxukoren kasuan behar baino urte gehiago bete dituzte modu ilegalean. Azken batean, Espainiar estatuak uko egin dio 2008az geroztik europar disposizioa aplikatzeari.

Hori dela eta, zenbait exigentzia plazaratu ditu SORTUk:

  • Sententzia presoen eskaeren aldekoa bada, espainiar erresumak behingoz eta berehalakoan errespeta eta aplika dezala bere irismen guztiarekin, inolako denbora galtzerik gabe.
  • Utz diezaiotela legeak bihurritzeari euskal presoen zigorra luzatzeko eta torturatzaileen zein estatu terrorismoaren inpunitatea bermatzeko. Torturatzaileei eta estatu-interesengatik hil duten pertsonei tratu ezin hobea eskaini diete: indultatu egin dituzte edo zigor barregarriak ezarri dizkiete, euskal presoei trikimailu juridikoen bitartez zigorrak luzatu dizkieten bitartean haien eta haien senitartekoen sufrimendua areagotzeko asmoz.
  • Bete dezatela legea. Urteak eman ditugu entzuten ETA desagertzean dispertsioa 24 ordutan bukatuko litzatekeela. Eta egunero entzuten dugu legea bete egin behar dela. Bada, bete dezatela legea, bete dezatela haien legea: Arronategi eta Codok ez dute Zueran edo Logroñon egon behar, kalean egon behar dute; Marta Igarrizek, zigorraren 3/4ak bete duten preso guztiek bezala, ez du zertan Logroñon egon, Kalean egon behar du; euskal presoek ez dute zertan Euskal Herritik gertuko kartzeletan egon, Euskal Herrian egon behar dute. Eta hori guztia prozesu baten baitan, guztien kaleratzea kontuan hartuko duen prozesu baten baitan, ehunka preso dauden artean ezinezkoa baita bakea eta normalizazioa.
  • Utz diezaiotela indarkeria erabiltzeari helburu politikoak lortzeko. Behingoz utz dezatela haien indarkeria, sakabanaketa indarkeria baita, gaixorik dauden presoak kartzelan mantentzea indarkeria baita, presoen zigorra modu artifizialean luzatzeko asmoz legea ez betetzea edota bihurritzea indarkeria baita.

Azkenik, euskal gizartearengan konfiantza erakutsi du SORTUk. Izan ere, Estatuak ez dira beraien kabuz mugituko. Ez dira mugituko herritarren presioa sentitzen ez duten bitartean. Horregatik uste dugu garrantzitsua dela urriaren 20ko manifestazioa. Orain presoak.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)