Urrunketaren desaktibazioa exijitu du Oñatiko udalbatzak

[ETXERAT] Xabier Ugarte preso politiko oñatiarraren bikoteak joan zen urtarrilaren 27an 403 kilometrotara dagoen Topaseko espetxean (Salamanca) bisita egin ondoren jasandako istripua dela eta, Oñatiko Udalak aho batez urrunketa politikaren berehalako desaktibazioa eskatu du "senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen baitituelako", EH Bildu eta EAJren babesarekin.

Etxerat Elkarteak proposatutako erakunde adierazpenean, "dispertsio politika aktibo mantentzen da, eta orain eragin dituen zigorgabetasun berarekin gehitu ditzake biktimak" aipatzen da. Xabier Ugarteren bikotea den Susana Uribetxeberriak izandako ezbeharragatik bere kezka adierazten du Udalak, eta baita aipamen berezia egiten dio 2007ko abenduaren  26an Teruelgo espetxera bidean bizia galdu zuen Natividad Junco oñatiarrari, dispertsio politikak eragin duen biktimari.

Onartutako adierazpenean "urrunketa eta sakabanatze politikak ez du sekula zentzurik izan eta ez dio mesederik egin preso diren pertsonen errote sozialari, senide eta lagunak kaltetu ditu soilik" adierazten da. "ETAren behin betiko etenaren ondoren, bere armagabetzea barne, egoera hau luzatzeak ez du inolako zentzurik. Orain, aldatzeko aukera dugu, oinaze guztiak kontuan hartzeko unea da, pertsona guztien giza eskubideak errespetatzeko eta etorkizun hobeago bat eraikitzeko momentua, dispertsioari amaiera emateko ordua da. Senideen sufrimenduarekin amaitzea beharrezkoa da".

Berangoko Udal Batzarrak "pertsona guztien giza eskubideen errespetua" exijitu du eta bide batez akordio hau  Espainiako gobernuari helaraziko zaio, baita Espetxe Erakundeetako arduradunei.

Oñatiko Udalak dei egiten die oñatiarrei Otsailak 2, ostirala, arratsaldeko 19.30ean Oñatin egingo den giza katean parte hartzera.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa