Txema Matanzas presoa kalean

[Gorka Berasategi Otamendi. BERRIA]

Cadizko Puerto III espetxea utzi du goizean, hamar urte baino gehiago preso egon ondoren. Joxean Etxeberria da 18/98 auziari lotuta gelditzen den preso bakarra. Urtarrilaren 4an utziko du hark kartzela.

Matanzas 2007an espetxeratu zuten 18/98 auziaren ondorioz, Ekinekin lotura izatea egotzita. Azken zazpi urteetan Cadizko Puerto III espetxean (Espainia) izan da, etxetik 1.050 kilometrora urrunduta.

Goizeko hamarrak inguruan irten da espetxetik, eta atarian zituen zain hainbat senide eta lagun. Iluntzean, harrera egingo diote Gasteizko Gamarra auzoan.

Matanzasek espetxetik irten eta gutxira BERRIAri adierazi dionez, espetxeratzea "errealitate oso gogorra izan da". Euskal presoen abokatu gisa urteetan lan egin duelako, espetxetako egoera ongi ezagutzen zuen arren, kartzelaldia "norbere haragaian sentitzeak" bestalako ikuspegia eman diola nabarmendu du. "Ondorioa da euskal presoen aldeko borroka areagotzeko beharra gorria dela".

Matanzasek Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren "esparrua eta erritmoa" errespetatzeko eskatu du. Presoen auziari konponbide emateak "denbora hartuko du", haren esanetan. Frantziatik baikor izateko zantzurik iristen dela iritzi arrren, Espainiako Estatuaren jokabidea bestelakoa izango dela ohartarazi du. Frantzian ETAren jarduna apalagoa izateak presoen auzian urratsak ematea erraztu egiten duela adierazi du Matanzasek. Aldiz, Espainiako Estatuak mendeku jokabidea errotua duela ohartarazi du.

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten 18/98 auziko operazioa, 1998ko uztailaren 15ean, Egin egunkaria eta Egin irratia itxi eta hainbat lagun atzemanda, eta handik zazpi urtera hasi zen epaiketa. 2009an eman zuen behin betiko epaia Gorenak: 38 lagun zigortu zituen, ETArekin lotuta, eta bederatzi absolbitu. Enpresen atalean zigortu zuten Etxeberria: hamabi urteko kartzela kondena. Ekinen atalean Matanzas: hamar urte eta bederatzi hilabetekoa. Halaber, KAS, Ekin eta Xaki legez kanpokotzat jo zituen Gorenak. Konstituzionalak ez zuen tramiterako onartu defentsaren helegitea. Dena ETA da asmakizunaren garaiak ziren. Ondorioak ditu oraindik.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)