Torturaren korapiloa askatu beharra dago normalizazioa eskuratzeko

Torturaren aurkako egunaren harira zenbait ekitaldi antolatu ditu ezker abertzalearen KALERA KALERA dinamikak gaur Irunen. Otsailaren 13aren bueltan tortura sistematikoa izan dela gogoraraziko dute Oarsoaldean eta korapilo hori askatu ezean normalizaziorik ez dela izango nabarmendu du.

Juanra Rojo torturatu irundarrak egin du aurkezpena. Oarsoaldeko beste torturatu batzuek lagundu diote. Hona hemen bere adierazpenak:

“Ondo baino hobeto dakigu zeri buruz ari garen: minaz, sufrimenduaz eta inpunitateaz. Urteak pasa dira torturatu gintuztenetik, bizipen horiek mingarriak baldin badira, are mingarriagoa da oraindik errekonozimendurik ez dugula. Gure oinazea onartu ere ez da egiten, existitu ez balitz bezala.

Torturatuok justizia behar dugu. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako herri bat eraikitzeko gatazkaren ondorio guztiei erreparatu behar zaie. Torturaren korapiloak askatu gabe jarraitzen duen artean ezingo dugu normalizaziorik izan. Ez gara mendeku gose: aitortzaz eta erreparazioaz ari gara.

Aitortza behar dugu. Estatuko eta EAEko administrazioek behingoz onar dezatela herritarrak modu sistematikoan torturatu zituztela, publikoki esan dezatela. Hemen milaka lagun torturatu zituzten. Jaurlaritzaren enkarguz egindako txostenak 4.113 kasu egiaztatu ditu. Konplizitateak asko izan ziren horrek guztiak inpunitate osoa izateko.

Erreparazioa behar dugu. Oinaze handia pairatu dugu. Horrek ondorio larriak ekarri dizkigu. Kaltea egina dago, bistan da, baina erreparazioak gure mina arintzen lagunduko du.

Posible da aurrerapausoak ematea alor honetan. Torturapean lortutako testigantzak jendea kartzelaratzeko erabili dira. Horiek baliogabetzea exigitzen dugu. Presoren askatasuna ekarriko luke automatikoki, eta hainbat iheslariri ere etxera itzultzeko bide emango lioke.

Torturak ez zuen inoiz gertatu behar. Ez errepikatzeko bermeak eskatzen ditugu. Ezin da berriro gertatu”.

 

Ekitaldiak Irunen:

  • Otsailak 9: Parisera Martxa: Iratxe Sorzabalen epaiketara

  • Otsailak 13: hitzaldia Palmera-Montero (19:30)

  • Otsailak 17: ekitaldia Urdanibia plazan (13:00).


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa