Suitzak Nekane Txapartegi estraditatzea berretsi du

[ataria.eus] Suitzako Justiziak Nekane Txapartegi asteasuarra estraditatzeko erabakia berretsi du. Hamar eguneko epea dute erabakiari helegitea jartzeko. Bilkura deitu dute bihar, uztailak 7, 20:00etan Asteasuko plazan.

Martxoaren 23n hartutako erabakia berretsi du Suitzako Justiziak. Suitzako Bulego Federalak baimendu egin zuen asteasuarra Espainiara estraditatzea Madrilek egindako eskaerari erantzunez; orduan epaileek adierazi zuten horretarako «baldintza guztiak» zeudela. 

Suitzako Bulego Federaleko epaileek ondorioztatu zuten Txapartegik ez zuela «modu sinesgarrian frogatu ahal izan» Espainian atxilotu zutenean torturatu egin zutela, eta zehaztu zuten Espainiako agintariek ere ez zutela «behar bezala aztertu» aurkeztutako salaketa.

Txapartegi 1999an atxilotu eta espetxeratu zuten, eta salatu zuen preso egon zen tartean torturatu egin zutela. Azken urtean, Suitzan bizi izan da, baina Espainiak hiru urte eta erdiko espetxealdia ezarria dio, ETArekin kolaboratzea egotzita.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Desde Alcalá-Meco, con acritud

Manu Azkarate Ramos (euskal preso politikoa Alcalá-Mecon)

DDRaren euskal ADB bertsioarekin bagoaz

Rufi Etxeberria (SORTUko Kontseilu Nazionaleko kidea eta Gatazkaren Ondorioen Batzordearen arduraduna)

Antes de que sea demasiado tarde, Ibon Iparragirre libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

Ibon hilzorian Berandu baino lehen, Ibon Iparragirre Libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

UNITÉ, SOLIDARITÉ ET LIEN AVEC LE PEUPLE

Rapport de conclusion du débat mené par le Collectif des Prisonniers Politiques Basques