Sareren ziklo berria

[Sare Herritarra]

Sare Herritarrak bost urte bete ditu eta gaur, bost urte hauetan Sarerekin bat egin duten politika, sindikalgintza, kultura eta beste hainbat eremutako herritarrekin batera urte hauetako balantzea egin eta ireki berri den ziklo berriari begira ezarritako helburuak konpartitu ditu.

Sarek, euskal presoen giza eskubideen defentsaren aldarriarekin abiatu zuen bere bidea duela bost urte. Bide hori hasi zutenetako asko batu dira gaur hemen, eta beste hainbat ezin izan dira etorri. Sarek eskerrak eman dizkie bide horretan lagun izan direnei eta bereziki herriz herri urte hauetan herriz herri lanean aritu direnei.

Sarek, ziklo berri honen aurrean urrats bat aurrera emateko garaia dela azpimarratu du gaurko ekitaldian eta aurrera begirako helburuak ezarri ditu:

“Sufrimendurik, biktima gehiagorik eta euskal preso eta iheslaririk gabe, elkarbizitza eta bakea oinarri dituen jendarte bat eraikitzearekin amesten dugu guk. Eta horixe da, ziklo berri honen aurrean”, Sare Herritarrak bere buruari ezartzen dion helburua. “Auzi hau, behin betikoz konpondu behar dugu, gertatutako oro errepika ez dadin bermeak ezarri eta herri hau normalizazio egoera batera eraman”.

Ziklo berri honek, eta ezarritako helburuek, urrats berriak eskatzen dituztela adierazi du Sarek, horregatik, bere dinamikak bi norantzetan abiatuko dituela azaldu du:
1. Salbuespen neurri eta legediarekin behin betiko amaitzeko lanketa. Ulertuta, salbuespen neurri hauek direla euskal preso eta iheslariei etxeratzeko dagokien bidea, dagozkien baldintzetan egitea eragozten dietenak. Izan ere, erresoluzio eta bake prozesuak bizi izan dituzten herriei erreparatuz gero, preso eta iheslarien auziari aterabidea eman dieten herriek baino ez dute benetako bake egoera eraikitzeko aukera izan.
2. Elkarbizitza egoera bat garatu ahal izateko, bizikidetzaren lanketa. Herri honek bakerako prestatzen hasi behar du. Hainbat eremutan hasia dela uste dugu, baina bada oraindik ere zeregina. Saretik, prestaketa lan hori sustatu eta ahalbidetu asmo dugu. Orain artean hasitako bideari eutsiz, baina, ezberdinen arteko espazio berriak sustatuz, konponbiderako subjektu izan behar diren ahots guztiak entzun eta jasoz. Errekonozimendua, errespetua eta enpatia oinarri izanik.

Eta bi bide hauetan aurrera egin ahal izateko Sarek hurrengo lanak ezarri dizkio bere buruari:

Alor instituzionalean lanean jarraitu. Izan ere, bai gizartea, bai gizarte eragileak, baita instituzioak ere konponbiderako subjektu aktibo izan behar dute. Zentzu honetan, aurrera urrats bat eman eta aldarri hauek, legislatzeko eta egoera injustu honekin amaitzeko aukera duten instantzietara eraman behar ditugu, hau da, Espainiako zein Europako Parlamentuetara.
Azken Hauteskunde Orokorren ostean gehiengo progresista indartua atera da. Honek, mendekuzko espetxe politika honi amaiera emateko ere balio behar du. Konponbidea eta bakearen alde aurrera egiteko, maila instituzional eta sozialean lortutako adostasunak izan behar dute horretarako oinarri eta indarra.

Horrez gain, Estatu mailan lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu, aliantzak indartuz, sare berriak sortuz eta harreman berriak garatuz ordezkari, eragile eta inplikatutako pertsona guztiekin.

Bakegileek jorratutako bidea gure egin nahi dugu. Bakegileek eta Estatu frantsesak aurrera eramaten ari diren prozesua eredu da, hemen ere, gure forma eta bide propioa garatuz, konponbidearen bidean urratsak emateko. Sarek bide horretan iniziatibaz jokatzeko ardura hartzen du, guztion kontsentsua eta bultzada izatea ahalbidetuko dituen espazioak sortuz.

Eta azkenik, gizartearen aktibazioan sakontzen jarraituko dugu. Dakigun moduan, iparraldean garatutako prozesu hau, ez litzake posible izango gizarte osoaren bultzadarik gabe. Horregatik hemen ere, herri eta auzo bakoitzean, eremu guztietan eragin behar dugu. Gure dinamikak ugaldu eta sareak hedatuko ditugu, ezberdinen aktibazioan sakondu eta gizarte zibilaren mobilizazio eta konpromisoa ahalbidetzeko bide berriak sortu asmoz.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea