Sao Tome desagertu da dispertsioaren mapatik

2019/09/11

Alfonso Etxegarai Atxirika euskal deportatu politikoa Euskal Herrira itzuli da, Sao Tometik itzuli ondoren.

Plentzian jaio zen 1958ko urtarrilaren 10ean, eta 1978ko urtarrilean alde egin behar izan zuen etxetik. 41 urte eman zituen errefuxiatuta, eta horietako 35 deportazioan.

Lehenik eta behin, 1985eko uztailaren 27an Ekuadorrera deportatu zuten, eta herrialde horretan bortizki torturatu zuten, Miguel Angel Aldana deportatuarekin batera. Haren torturatzaileak Espainiako Estatuko aparatuetako kideak izan ziren.

1986ko urtarrilaren 9an Ekuadorretik atera eta Sao Tomen deportatu zuten.

Deportazioaren formula errepresiboa 1984ko urtarrilean aplikatzen hasi ziren, GALen jarduera betean, Paris-Madril lankidetza hasteaz batera. Espainiako, Frantziako eta deportazio-herrialdeko gobernuen arteko akordioetan oinarrituta egoten zen. Naiz eta oinarri legal, administratibo edo  akusaziorik ez izan akusaziorik eta epaiketarik gabeko kondena bihurtu zen deportazioa. Horrenbestez, kaltetuarentzako defentsarako eskubide formalik gabeko kondena bihurtu zen.

 70 euskal herritar deportatu zituzten Panaman, Kuban, Togo, Gabon, Dominikar Errepublika, Ekuador, Venezuela, Cabo Verde, Aljeria, Sao Tome.

Etxegarai etxera itzultzean, Sao Tome eukal deportatu politikorik gabe gelditu da. Gaur egun bederatzi dira Kuban, Venezuelan eta Cabo Verden deportazioaren zigorra ordaintzen jarraitzen duten euskal herritarrak. Bada garaia neurri horrekin amaitzeko.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea