Presoen egoera konpontzeko aldarria eraman du jendetzak estropadetara

Premiazkoa da presoen, iheslarien eta deportatuen auziarentzat irtenbide bat adostea, Euskal Herrian benetako bake eta bizikidetza lortu ahal izateko. Manifestazio jendetsu batek azaleratu du behar hori ‘Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera’ lelopean Donostiako kaleetan, estropaden egun honetan. Ezker abertzalearen KALERA KALERA dinamikak bere konpromisoa erakutsi du gainerako euskal eragileekin elkarlanean aritu eta bide-orri bat adosteko.

Olaia Matxain KALERA KALERAko bozeramailearen esanetan, “egun honetan, manifestazio honen bitartez, KALERA KALERA dinamikak presentzia izango du Donostiako kaleetan eta ozen aldarrikatu nahi dugu gatazkaren ondorioetako esparruan arduraz jokatzeko garaia iritsi dela”.

Bakearen bidean asko egiteko dagoela adierazi du Matxainen. “Bide horretan Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta instituzional guztien artean bide-orri egoki bat osatzeko ordua iritsi da. Bide-orri horrek balio behar du aurreko fasea modu iraunkor eta egokian ixteko. Eta helburu horretan gure ahalegin zintzoenak egin behar ditugu”, gaineratu du.

“Herri honetan ez da benetako bakerik eta elkarbizitzarik izango sufrimenduak jarraitzen duen bitartean. Euskal presoek, iheslariek, deportatuek eta haien senideek sufritzen jarraitzen dute oraindik”, azaldu du KALERA KALERAko bozeramaileak.

“Herri honek, gure seme-alabek, merezi dute ahalegin hau, haientzat izango delako geroa. KALERA KALERA dinamikak etorkizun hori eraikitzeko konpromiso osoa berresten du”, adierazi du Matxainek.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

UNITÉ, SOLIDARITÉ ET LIEN AVEC LE PEUPLE

Rapport de conclusion du débat mené par le Collectif des Prisonniers Politiques Basques

Réauko Zuzendariari igorritako gutuna

Mikel Albisu Iriarte, Maixol Iparragirre Guenetxea, Mikel Karrera Sarobe, Ainhoa Ozaeta Mendikute eta Itziar Plaza Fernandez (EPPK-ko kideak)

Askatasunaren ibilaldia, presoen aldeko pausoak

Jokin Urain Larrañaga, Kristina Gete Etxebarria, Iñaki Gracia Arregi, Eukene Gracia Campillo, Kepa Zubizarreta Balboa (preso politiko ohiak)

Espetxe politika garai berrira egokitzeko eskatu diogu sindikatuok Espainiako Gobernuari

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, Hiru, EHNE Konfederazioa eta Etxalde Mugimendua

Izarrekin Sara etxera

Leire Gallastegi, Joxean Jauregi eta Gurutz Sanzberro (Donostiako 15 ikastetxetako 35 irakasleren izenean)