Preso politikoen eguneko ekitaldia Galdakaon

Euskal. preso politikoen egunaren harira, KALERA KALERA dinamikak ekitaldia egin du Galdakaoko frontoian. Ainhoa Etxaidek eta Oihana Garmendiak nabarmendu dute euskal jendartea mobilizatu behar dela presoak kaleratu ahal izateko. Era berean, dei egin dute apirilaren 21ean Bilbon egingo den manifestazioan parte hartzeko.

AINHOA ETXAIDEREN HITZARTZEA
Azken hilabeteetan, urteetan esan dezakegu, inbidiaz begiratu dugu Herri Katalanetara. Inbidiaz baino kezkaz begiratzen dugu orain: kezka Euskal Herriak eskarmentu gehiegi duelako estatuaren errepresioaren aurrean.
Badakigu zer den burujabetzaren bidea egiteko gai garela erakusteagatik estatuaren zigor sistemikoa, antolatua eta neurririk gabea sufritzea. 1977an ezetz esan genion ikaragarrizko iruzur politiko bat sinesteari. Bagenekien erreforma politikoa gure Herriaren zapalkuntzari segida emateko mozorro politiko bat besterik ez zela. Denborak arrazoia eman digula esaten da askotan. GEZURRA! Borrokatuz erakutsi dugu hori horrela zela eta borrokari esker zapuztu ditugu estatuaren helburuak. Erruz ordaindu dugun borroka, oraindik orain ehunka preso politiko ordaintzen ari den garaipena!
1997an esan genuen Euskal Herriko gehiengo politiko, sozial eta sindikalak Herri bat garela eta gure etorkizunaz erabakitzeko eskubidea dugula. Ez genuen lortu Herriari hitza ematea, eta dena dela, 20 urte iraun duen erantzun errepresiboa eman zuen Estatuak. 18/98, ilegalizazioa eta independentismoaren kriminalizazioa, ehundik gora espetxeratu eta mugimendu oso bat birrintzeko estrategia politiko-poliziala-judiziala.
Prozesu katalanaren aurreneko espetxeratuekin batera atera zen kalera 18/98ko azken presoa, 20 urte ondoren! Noski, baditugu momentua kezkaz bizitzeko arrazoiak. Sekula hustu ez dituzten espetxeak preso politiko berriekin betetzen jarraitzen du estatua. Baina eskarmentuak erakutsitakoaz ikasgaiak atera ditugula begiratzen diogu momentuari ere.
Ikasi dugun gauzetako bat: Errepresioaren eztabaidan zangotrabatuak nahi gaituztela gure helburu politikoetan aurrera ez egiteko eta eman ditugun urratsak izkutatzeko ere!
Preso politikoak dauden edo ez eztabaida berriro ere medioetan, kalean, epaitegietan. Ez gaituzte horretan harrapatuko. Herri honek aspaldian gainditu zuen eztabaida hori Estatuari kendu geniolako euskal presoen izaeraz erabakitzeko aukera!
Preso politikoak dira kartzelera eraman dituen borroka politikoa delako, aplikatzen zaien salbuespeneko legediak politikoak direla erakusten dutelako. Politikoak dira batez ere eta bereziki: Herriak horrela ikusten eta aitortzen dituelako.
Aurrera egiteko arazo bat atzera begira egotea bada ez gaituzte egin eta irabazi dugun borroka batean sartuko berriro. Eztabaida ez da politikoak diren edo ez, eztabaida da nola ateratzen ditugun behingoz kalera, non dagoen preso politikoak kaleratzeko biderik emankorrena, eta batez ere, non dauden bide hori azkartzeko aukerak eta indarrak!
Ezker abertzaleak bide eta formula ezberdinak proposatu ditu preso politikoen auzia konpontzeko. Negoziazioen emaitza, prozesu politikoaren ondorioa, konponbide oso eta integralaren eraikuntzan emango dugun urratsa...
Proposamen guzti-guztiek izan dute gako bera: Euskal Herriak berea egin du presoak kaleratzeko bidea eta herria kalera atera da bide horretan aurrera egin ahal izateko.
Akordio politikoak, ekimen instituzionala, negoziaketak eta alde guztietatik eman behar diren urratsak. Presoak kalera ateratzeko osagai asko eskatzen dituen bidea egin behar da eta horretan ari gara. Bilbon egin zen mahai-inguruan akordio politikorako oinarriak daudela ikusi genuen. Estatu frantsesean egindako bideak herria mobilizatuz estatua mugitzen dela ikusi dugu.
Presoen aldetik urratsak bata bestearen atzean ere. Alferrik ari dira barrutik urratsak ematen kanpoan urrats horiek behar duen babesa eta bultzada jasotzen ez badute!!
Giltza Estatuek dute, guk dugu erabaki politikoak hartzera behartzeko indarra.
Larunbatean Iruñean ikusi genuen indarra. Ikusi genuen herri honek ez duela mobilizatzeko gaitasuna galdu, ikusi genuen ez dutela lortu injustiziaren aurrean beste aldera begiratzea.
Eta Altsasuko Herriak erakutsi dugu hainbestetan jorratu dugun bideak emaitzak ematen dituela: herritarrok herria kalera ateratzeko konpromisoa eta ekimena hartzen dugunean herriak erantzun egiten du. Ikusi dugu Iruñean, ikusi genuen inkomunikazio ankerraren kontra milaka pertsona atera zirenean kalera “arantza askatu” ekimenaren eskutik, ikusi dugu Donostian Sara eta Izar ez banatzea lortu behar genuenean...
Eskarmentu asko dugu estrategia errepresiboei aurre egiteko garaian, askoz ere gehaigo dugu elkartasunez jokatzea tokatzen zaigunean. Eta nola ez, erantzukizunez jokatu behar denean. Eta hori da orain tokatzen zaiguna: espetxeetako giltza estatuak dauka. Gure esku dago giltza kentzeko borroka indartzea eta zabaltzea. Ez dago aitzakirik, ekimen herrikoiek herria mugitzen dute, herria mugituz kaleratu ditugu.
Euskal Herriak aurrera egiteko behar dutelako
Presoek merezi dutelako!






OIHANA GARMENDIAREN HITZARTZEA:
2017ko udan euskal preso politikoen Kolektiboak bukatutzat eman zuen aurreko hilabeteetan zehar egindako eztabaida. EPPK-k helburu nagusi batekin ekin zion eztabaida prozesuari: bere funtzioa eta jardunbidea ETAk bere ekinbide armatua bertan behera uzteko erabaki historikoak sortu zuen testuinguru politiko berrian kokatzea. Gehiengo zabal batek Kolektiboaren ildo berria babestu zuen. Ordura arteko erresistentzia fasean eta balizko negoziazio baten zain egon beharrean, kalera begira jarri eta euskal herritarrekin batera kartzeletako ateak zabaltzen joateko prozesuari heldu diote. Hartutako erabakiak bi asmo sendo ditu: batetik, gatazkaren erresoluziorako eskema berria elikatzea eta, bestetik, prozesu independentistari ekarpena egitea. Argi daukagu preso eta iheslarien kaleratzea ez dela etorriko bide juridikotik; bide juridikoa ez da helburua, baizik eta abiapuntua, lanabes bat. Presoek legedi arrunta erabiltzeak Euskal Herriko eragile politiko, instituzional eta sozialen artean elkarlana eta bide orri adostua erdiesteko balio du. Ibilbide hau ez da presoen ardura soilik, eskema erresolutibo integrala eraikitzen ari garen eragile guztiona baizik. Irtenbide integral eta iraunkorra ekarriko duena eremu politikoan kokatzen dugu beraz.
Udaz geroztik, euskal preso politikoak eztabaidaren erabakiak gauzatzen hasi dira, ibilbide juridiko berri bat arakatuz eta legedi arruntak eskaintzen dituen bideak ibiliz. Erabaki kolektiboetan oinarritzen den jarduera indibidualizatua. Hala, Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzeko eta preso gaixoak askatzeko eskaerak egin dituzte; lan destinoak eskatzen hasi dira (eta espetxe askotan lortu); bigarren graduan daudenen kasuan irteera baimen arruntak ere eskatzen hasiak dira; baldintzapeko askatasun eskaerak tramitatzen ari dira eta erredentzio arruntak eta bereziak borrokatzen.
Pero sobre todo se han generalizado las peticiones para salir del primer grado. El 95% del Colectivo se encuentra clasificado en ese régimen cerrado que, además de las condiciones de vida infrahumanas que les impone, les impide acceder a sus derechos, así como a los beneficios penitenciarios.
Hoy en día son un centenar los y las encarceladas que han pedido, de un modo u otro, la progresión del primer grado. Ante las decisiones de las Juntas de Tratamiento de cada carcel de seguir manteniendoles en dicha clasificación se han cursado las quejas correpondientes y tras la resoluciónes también negativas de la Secretaria General de Instituciones poenitenciarias (SGIP), agotada la vía adminsitrativa, se han recurrido las sitemasticas clasificaciones en regimen cerrado ante el Juzgado Central de vigilancia Penitenciaria. Las también negativas judicales a progresarles en grado y clasificarles en regimen ordinario, les ha llevado a plantear de recursos de apelación. Pues bién, despues de este largo y sinuoso camino, ya tenemos la primera respuesta a un preso que se encuentra encarcelado en Corodoba: recurso desestimado, siendo las razones puramente políticas y no ajustadas a derecho penitenciario.
No una vez, sino en cuatros ocasiones y en cuatro instancias se les niega con los mismos banales argumentos la posibilidad de acceder al regimen ordinario.
Salir del primer grado es por lo tanto una reivindicación política de primer orden, tanto como el acercamiento a cárceles de EH, la liberación de los presos enfermos y mayores de 70 años o el cómputo de penas cumplidas en estados de la UE. Es responsabilidad de todas contribuir a superar este obstaculo, para que el colectivo pueda andar el camino decidido, aceptado e incluso sugerido por la mayoría política y social vasca.
Gaur, preso politikoen nazioarteko eguna dugun honetan, ozen aldarrikatu nahi dugu euskal presoen izaera politikoa, gatazka politiko eta armatu baten ondorio zuzena direlako. Euskal Herrian beste fase batera igarotzeko ezinbestekoa dugu preso politikoak kaleratzea eta iheslariak herriratzea. Horregatik, Kalera Kalera dinamikak deituta larunbat honetan 17:30etan Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestazio nazionalean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Bi hartzaile izango ditu gure mezuak: batetik, euskal preso politikoen kolektiboa, kartzeletan dauden kideei gure maitasuna eta babesa helaraziko baitiegu eta, bestetik, euskal gizartea, elkarlana eta adostasuna ezinbestekoa baitira bakea eta askatasuna erdiesteko.

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)

Siguen castigando a Izar

Kontxi Ibarreta - Sara Majarenasen ama eta Izarren amona

Xabier Rey, ez gehiagorik!

Josu Barandika Zubiaga