Preso ohi baten amari isuna jartzea salatu du KALERA KALERAk

Mari Paz Casanova Navalcarneroko espetxeko atariraino joan zen iazko abuztuaren 24an kartzelatik irten behar zuen bere semeari harrera egiteko. Berarekin batera beste hainbat lagun eta senide ziren. Egoi Alberdi semea goizean goiz aske utzi behar bazuten ere, momentua hiru ordu baino gehiago atzeratu zen.

Presoaren lagun eta senideak kanpoan zain zeudela, atariko guardia zibilak auto batean pasa zen gizon bati tentetu zitzaizkion. Lekukoen arabera, zuzendaria izan zitekeen. Solasaldi labur bat izan zuen guardia zibilekin. Handik bost minutura ama identifikatu zuten kanpoan zeudenen arduradun gisa.

Bost hilabete pasa ondoren, 100 euroko isuna iritsi zaio Mari Pazi komunikatu gabeko manifestazio baten arduradun zela argudiatuta (50 eurokoa 15 egunen buruan ordainduz gero).

KALERA KALERA dinamikak gogor salatzen du gertatutakoa, eta elkartasuna erakusten dio Mari Pazi umiliazio saiakera honengatik. Ez da isun handia, baina karga sinboliko ikaragarria dauka, senideen sufrimenduak modu ankerrean baitarabilte.Urruntzea gutxi ez eta kaleratze momentua ahal den guztia atzeratu zuten. Atzerapena gutxi ez eta isuna jarri zioten semea besarkatu eta etxera eraman nahi zuen amari.

Presoekin eta haien senideekin egiten ari diren basakeria guztiek behingoz amaitu behar dute. Guztiek. Bada garaia estatuek gizatasuna erakuts dezaten eta pausoak eman ditzaten.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5