Premiazkoa da iheslari eta deportatuen egoerak aterabidea behar du. Posible da

'Iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria' lelopean, Iheslari eta Deportatuen Eguna egiten ari da gaur Tolosan KALERA KALERA dinamika. Iheslari eta deportatuen gaiak aterabidea izan behar duela aldarrikatu dute Tolosara gerturatu direnek.

Eguerdian egindako ekitaldi nagusian Jon Irazola iheslari ohiak hartu du hitza: “Errepresioak aurpegi asko ditu Euskal Herrian, eta gatazkaren aktualitatea heriotzek eta presoek irudikatu baldin badute ere iheslarien arazoa ilunean gelditu da, Euskal Herriko kale eta plazetan presoen argazkien ondoko perfil ilunak bezala. Ez ahaztuak, baina bai agenda politikotik kanpo”, adierazi du..

Atzerrian bizi izan direnek modu batean edo bestean Euskal Herriarekiko konpromiso militantea mantendu dutela gaineratu du. “Eta harro gaude horretaz. Maila pertsonal edo humanoan ongi dakigu herri-mina zer den, eta beti amets egin izan dugu itzulerarekin”, Irazolaren esanetan.

“Non daude ba munduan zehar barreiaturik dauden 70 iheslari ingururen zailtasunak etxeratzeko? Hasteko esan dezagun ez direla ezinbestekoak alderdi politiko edo instituzioen arteko akordioak. Lege arruntean oinarritutako eta zentzuzkoak diren neurriak aplikatuz, bihar bertan egin daiteke, hau da : Lehenik, Madrilgo Auzitegi Nazionalak gaur iheslarien egoera jurudikoaz abokatuei ukatzen dien informazioa zuzen eta oztoporik gabe emanez. Bigarrenik, Preskripzio epeak normalean kontabilizatuz, bizitza osorako ihesaldi bilakatzeko helburuarekin luzatzeko trikimailurik erabili gabe. Eta hirugarrenik, torturaren praktikarekin kutsatuta dauden sumario eta dozier juridikoak indargabetuz”, azaldu du.

Zentzuzko hiru neurri horiek aplikatuko balira iheslarien % 80k etxera itzultzeko aukera izango luke. Besteentzat politikan eta zuzenbidean erabiltzen den “errealitate printzipioa” aplikatzea eskatzen du KALERA KALERAk.

“Iheslari eta deportatuen arazoak badu aterabidea. Eta arazo hau ezin da izan politikan bariable bat. Ez da izango Euskal Herrian bizikidetza eta normalizaziorik preso edo iheslari bat existitzen deno. Denek badugu zer egin. Soluzioak integrala izan behar du. Segi dezagun lanean ihslariak eta deportatuak etxeratu arte, Irazolaren esanetan”.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)