Parisera joateko dei egin dute kartzeletatik

Belen Gonzalezi agur esan bitartean, Ibon Iparragirre askatzearen aldeko protestaldiak areagotzen ari dira. Horrekin batera, estatu Frantziarreko kartzeletatik bira egiten ari dira une honetan. Begirada Parisen jarririk, hilaren 9ko mobilizazioan, euskal preso politikoen ekimenak izugarri areagotu dira azken egunotan “Orain Presoak” aldarriarekin bat. Herri gehienetan eragileek jaso dituzte presoek idatziriko eskutitzak, haien egoeraren berri azalduz eta Parisko mobilizazioarekin bat egin dezaten eskatuz.

Azaroaren 19tik 22ra gose-greba egin zuten Tarascongo espetxean dauden euskal preso politikoek. Horrekin batera, propaganda ekimenak egin zituzten eta zenbait aldarrikapen egiteko baliatu zuten.

Roanneko espetxean dauden hiru presoek espetxe aldaketa eskaera egin zuten. Dagoeneko jaso dute bete beharreko inprimakia. Bien bitartean, hilaren 22an eta 23an haien ziegetan itxi ziren eta espetxeko janaria baztertu zuten. 24an baraua egin zuten.

Egun horiexetan Moulins Yzeureko kartzelan diren hiru euskal presoek gauza bera egin zuten. Eta gainera, euskal presoen eta haien familien egoerari buruzko eskutitzak bidali zizkieten hainbat eragile sozialei eta eskualdeko hedabideei.

Chaterouxeko espetxean, azaroaren 24tik 29ra bitartean, euskal presoek ez zuten kartzelako janaririk onartu hiru egunez. Egun bat haien ziegetan sartuta eman zuten eta beste batean baraua egin zuten. Era berean, haien herrietako gizarte-eragileei idatzi zieten, eta baita Chaterouxeko eragileei eta politikariei idatzi zieten, espetxeko instantzia guztietara idazteaz gain (eskolako zuzendaritza, medikua, sindikatuak...).

Egun berberetan, Saint Maurren espetxeratutako sei euskal presoek gertuago dagoen espetxe batera ekartzeko eskaera gauzatu zuten. Batzuek Lannmezanera gerturatzeko eskaera egin bazuten ere, beste batzuek Mont de Marsanera ekartzeko eskaria eign zuten. Zenbait protestaldi egin zituzten kartzeletan eta hainbat gutun idatzi zizkieten haien herriko eragileei.

Bien bitartean, Saint Martin de Réko espetxean 24 orduko itxialdia eta baraua egin zuten Belen Gonzalezen agurrarekin batera. Azaroaren 24tik abenduaren 1era bitartean ez dute kartzelako janaria onartzen eta beraien herrietako eragileei gutunak idazten aritu dira. Charente Maritime eskualdeko hainbat eragileri ere haien egoeraren berri emateko eskutitzak igorri dizkiete.

Bestalde, Rennesko espetxean kartzelaratutako emakume presoek azaroaren 29an protesta egiteari ekin diote eta hilaren 4ra arte jarduteko asmoa erakutsi dute. Espetxeko janaria errefusatzen ari dira. Patioan, gainera, zenbait elkarretaratze egin eta eskuorriak banatu dituzte gainerako presoen artean. 100 eragile politikoa, sozial eta instituzionalengana baino gehiagorengana jo dute eskutitz bidez.

Poissyn dauden presoek azaroaren 16an egin zuten eskaera Mont de Marsanera gerturatzeko. Kartzela horretan eta Parisko gainerakoetan protestaldiak areagotu egingo dira hilaren 5etik 9ra bitartean.

Reauko kartzelako presoek gose greba iragarri dute abenduaren 5etik 9ra.

Fleury, Fresnes eta Osnyko espetxeetan haien kartzela-egoerari buruzko dosierra prestatu dute eta espetxeko zuzendaritzari eta Parisko eskualdeko hautetsiei zein eragileei helarazi diete.

Espainiako Estatuko kartzeletan ere protestak

Bestalde, Espainiako estatuan protestaldiak ugaritu egin dira. Batez ere, Ibon Iparragirreren eta gaixorik larri dauden presoen askatasuna exijitzeko eta euskal preso guztien urruntzearen kontrako protestaldiak egin dituzte. Murcia II, Sevilla II eta Granadan egin diren protesta ekintzetan txapeoak izan dira, kartzeletako janariari uko egin zaio eta baraualdiak egin dira. Picassenten, berriz, azaroaren 25 eta 29 bitartean gose greba egin zuten. Alacant II espetxean txandakako barauak egiten aritu dira abenduaren 8ra bitartean. Cordoban asteazkenero uko egiten diote espetxeko jana hartzeari. Montehermoso-Lugon asteazkenero eta ostiralero txapeoak egiten dituzte eta astelehenetan espetxeko jana baztertuta baraua egiten dute. Bestalde, Espainiako Estatuko hainbat espetxetako presoak abenduaren 5etik 9ra bitarteko txandan lotuko zaizkie borrokari, Parisen egingo den mobilizazioa indartzeko asmoz.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Denak Gurekin. Euskal preso, iheslari eta deportatuak kalera!

KALERA DINAMIKA

Exilioa, amaierarik ez duen kondena. Eta aski da!

Iheslari ohiok

Prisioneros políticos

Joxemari Olarra Agiriano, militante de la izquierda abertzale

Granadako euskal preso politikoen borroka dinamika, emakume gisa jasaten duten tratamendua salatzeko

Granadako espetxeko Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Alcala-Mecotik haserre

Manu Azkarate Ramos (Alcala Mecoko euskal preso politikoa)