Otxoa de Eriberen heriotza dugu gaixorik diren presoen egoeraren adibide garbia

[2019/10/29]

Jose Angel Otxoa de Eribe euskal preso politiko ohiaren heriotzak bi sentimendu eragin ditu ezker abertzalearen baitan: samina eta amorrua. Samina eragin digu, edozein heriotza mingarria delako. Baina sentipen hori are mingarriagoa zaigu espetxe-politikak hil duelako, Estatuak ez baitu gizalegez jokatu gaixotasun larri eta sendaezina zuen presoarekin. Hortik gure amorrua. Amaiera hau bestelakoa izan zitekeen. Ezin da berriro gertatu. Ezin dugu utzi.

Beste ezer baino lehen, Joxe Angel Otxoa de Eriberen familiari eta ingurune hurbilari gure laguntza eta babesa eskaintzen dizkiegu atsekabean. Doluminak eta besarkada sentikor bat helarazten dizkiegu.

Berandu detektatu zioten gaitza, eta berandu ekin ahal izan zion tratamenduari. Berandu askatu zuten, beranduegi. Gaixotasun larri eta sendaezina duten 21 presoen zerrendako bat zen Jose Angel, eta bera aske uzteko tramite eta gestioak ikaragarri zailak izan ziren.

Berriz diogu: premiazkoa da gaixorik larri dauden presoak lehenbailehen aske uztea. Gaixotasun larri eta sendaezina duten presoen egoeraren adibide garbia dugu Otxoa de Eriberen heriotza. Pertsonen kartzelaldia luzatzeak haien bizi-itxaropena murrizten du. Azken urteetan euskal preso politikoen kopurua jaitsi egin bada ere, nabarmen hazi da gaixotasunen bat dutenen kopurua. Gaixorik den edozein pertsonak behar ditu arreta berezitua eta ingurune egokia, sendagaiez gain, are gehiago gaixotasuna larria edo sendaezina denean.

Otxoa de Eriberen heriotza salatzeko antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzeko dei egiten dugu. Samina eta amorrua kalera ateratzeko ordua da. Era berean, presoen eskubideen alde mobilizatzen jarraitzeko dei egiten dugu, eta bereziki gaixorik larri daudenen alde jarduteko, mendekuan oinarritutako ankerkeria honek berehala amaitu behar baitu. Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak premiaz askatu beharko lituzkete, esate baterako, Txus Martin, Kepa Arronategi eta Ibon Fernandez de Iradi. 2019 honetan Juan Mari Maizkurrena eta Oier Gomez hil dira, kartzelak haien gaitza nabarmen areagotu ondoren. Ez dugu nahi hiltzeko atera ditzaten: gaixotasunari aurre egiteko baldintzak eta denbora behar dituzte.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Mendekua

Egoitz Urrutikoetxea

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga