Oraindik existitzen den sufrimenduak amaitu behar du

KALERA KALERA dinamikak mobilizazio jendetsua egin du Donostian, Bada Garaia. Presoak kalera! goiburupean, Kontxako Bandera jokatu ondoren. Gogoeta hau plazaratu du ezker abertzalearen dinamikak:
Jada ez du inolako zentzurik salbuespeneko espetxe-politikak. Espetxe-politika berri bat abian jartzeko garaia da. Euskal Herrian, gehiengo sozial, politiko, instituzional eta sindikal zabal-zabal batek hala eskatzen du.

Frantziako Estatuak bide horri ekin dio dagoeneko. Presoen %60 gerturatu ditu eta urratsak emango ditu emakumezko hamar preso politikoak biltzeko, haientzako gertuko kartzelen faltan. Espainiako estatuak, berriz, premiaz heldu behar dio espetxe politika aldatzeari, modu gradualean edo faseka bada ere, baina berehalaxe heldu behar dio. Edozein aitzakia, edozein luzamendu, onartezina da.

Bada garaia. Mobilizazio honetan, gehiengo soziala eskatzen ari dena babesten ari gara. Exijitzen ari garapreso nahiz errepresaliatu politikorik gabeko etorkizuna eta horra iristeko denborak bizkortu nahi ditugu.

Lehentasunak argiak dira: gerturatze orokorra eta bazterketarik gabekoa, gaixo diren presoen eta 65 urtetik gorakoen espetxealdia arintzea, Europako Batasuneko beste estatu batzuetan izandako zigor-pilaketak kontuan hartzea eta erregimen itxian edo lehen graduan dagoen kolektiboaren %95aren gradu progresioari heltzea.

Legearen interpretazio zorrotzak eta murriztaileak albo batera uzteko garaia da. Legeak berak jasotzen ez dituen zigor-eskakizunak alboratzeko garaia. Behingoz, espetxe politikak bat etorri behar du testuinguru politiko berriarekin, eta legearen nahiz espetxe-erregimenaren inguruko irakurketa zurrunek amaitu behar dute. Espetxe politika berriak garai berrira egokitu behar du. Sufrimendua eragitea saihestu behar du eta senitartekoak kaltetzeari urtiz behar dio. Azken batean, etorkizuneko bizikidetzari egin behar dio ekarpena.

Baldintza objektiboak existitzen dira, espetxe-politikaren norabide aldaketatik harago, presoak birgizarteratu ahal izateko politika proaktibo bati ekiteko. Iraganeko inertziak alboratzeko garaia da, beraz. Besterik gabe, zigor hutsa aplikatzera bideratutako inertziek amaitu behar dute. Presoen kaleratzea luzatzeko asmoek behingoz amaitu behar dute. “Mendekuzko ingenairitza juridiko-penitentziarioek amaitu behar dute, bai 7/2003 bezalako legeek edo erredentzioak eta baldintzapeneko askatasuna ukatuz zigorra azken egunera arte betearazteko saiakerek.

Azken batean, eskatzen ari gara espetxe-politika berri bat abian jartzea eta oraindik existitzen den sufrimendua amaitzea. Premiazkoa da presoen hurbilketa orokorra. Premiazkoa da gaixoen eta nagusien egoera humanizatzea. Premiazkoa da bergizarteratzea azkartuko duten ibilbide penitentziarioak azklartzea. Berehalakoak irtenbide horiek behar ditugu. Orain da unea.

Mobilizazioak behar-beharrezkoa da presoei laguntzeko, haien egoerak irtenbidea lehenbailehen izan dezan. Horregatik, herri honetako gehiengo sozialak egiten duen aldarriarekin bat eginik, urriaren 20an, Donostian egingo den manifestazioan egongo gara, Orain Presoak goiburupean”.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)