Ongi etorri jendetsua egin diote Julen Ibarrola gazteari Amurrion

 

[aiaraldea.eus]
8:00etan atera da espetxetik Julen Ibarrola gaztea, errotulkiarekin pintaketa egiteagatik urtebeteko zigorra bete ostean. Eguerdian egin diote ongi etorri ekitaldia kioskoan.

Gaur goizean askatu dute Julen Ibarrola gazte amurrioarra. Urtebeteko espetxe zigorra bete du Ibarrolak, errotulki pintaketa baten ondorioz, terrorismoa goratzea leporatuta. 

Ibarrolak "Julen Libre" plataformak egindako lana goraipatu du ongi-etorrian, eta Galder Barbado Bonillari elkartasuna eta besarkada beroa helarazi dio. 

Senideek gaur eduki dute Galder Barbado Bonilla bisitatzeko aukera. Ostiral iluntzetik Madrilgo Soto del Real espetxean dago gaztea, Aitor Zelaia gasteiztarrarekin batera. Isolamendu egoeran jarraitzen du Barbadok, baina indartsu topatu dutela adierazi dute, " musu eta besarkada beroenak bidali ditu Soto del Realeko espetxetik Amurriora".


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea