Oier Urrutia euskal preso politikoaren lagun batek kotxe-istripua jasan du bisita egitera zihoanean

[ETXERAT]

Oier Urrutia Gonzalez preso politiko gasteiztarraren lagun batek kotxe istripua pairatu du gaur goizean, Logroñoko espetxera bisita egitera zihoala. Ezbeharra goizeko 10:30ak aldera gertatu da, Logroñon bertan, autobideko ordainlekua pasatu ondoren, beste kotxe batek atzetik jo egin duenean presoaren lagunaren kotxea.

Talkak kotxeko txapan izan du eragina eta bidez batez, atzeko gurpil bat lehertu egin da baina, zorionez, onik atera da Oier Urrutiaren laguna. Istripuaren ondorioz, bisita galdu egin du.

Etxerat elkarteak istripu berri hau salatu nahi du. Dispertsioak eragindako urteko bostgarren kotxe istripua izan da Oier Urrutiaren lagunak pairatu duena eta gogoraratu nahi dugu istripu hauen erantzukizuna dispertsio politikaren kudeatzaile eta bermatzaileena dela. Ez dago arrazoi bakar bat ere espainiar Estatuko espetxeetan dauden euskal preso guztiak Zaballara ez hurbiltzeko, eta gaixo dauden eta adin nagusikoak diren presoak ez askatzeko.

Etxerat elkarteak euskal gizarteari, eragile eta erakunde ezberdinei mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen die, dispertsioarekin behingoz amaitu arte.

Ezbeharra salatzeko elkarretaratzeak deitzen ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

- IRUÑEA, hilak 13, astelehena 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.

- BILBO, hilak 14, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.

- DONOSTIA, hilak 15, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

- GASTEIZ, hilak 15, asteazkena 20:00etan Ama Zuria Enparantzan


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea