Ni Zu Bi dinamikaren bitartez Bilboko zubiak bete ditugu

[Sare]

Sare Herritarrarentzako oso pozgarria da #NiZuBI dinamikak deituta, gaur Bilbon eman den elkartasun olatua ikustea. Izan ere zubi asko behar ditugu hemen, ezberdinen arteko zubiak, pentsamendu ezberdinak izanda ere funtsezko balore batzuk konpartitzen ditugunon artekoak… Larriki gaixo dauden Presoen afera konpontzeko ezberdinen arteko zubiak eraiki behar ditugulako.

Bizkaian 5 Preso daude larriki gaixoen zerrenda beltzean: Kepa Arronategi, Txus Martin, Joseba Borde, Ibon Iparragirre eta Gorka Fraile, minbizia, gaixotasun psikiatrikoak, HIESA, eta bihotzeko gaitzek jota. Espetxearekin bateraezinak diren gaitzekin, alegia.

Beraiengatik, eta orotara espetxean larriki gaixo dauden 21 euskal presoengatik elkartu gara gaur. Geroz eta gehiago baitira, espetxe politika krudel honen ondorioz heriotza ziur baterantz kondenatuan izateko arriskuan dauden presoak.

21 preso larriki gaixoak askatasunean egon beharko lukete, halaxe jasotzen baitu zigor-kodeak eta espetxe-araudiak. Arazoa euskal presoei era sistematikoan ezartzen zaizkien salbuespen neurrietan dago. Bere burua Estatu demokratiko eta zuzenbidezko gisa duenaren kontraesan handienetakoa da hau. Pertsonen artean diferentziak markatzen dituen justizia ez baita justizia, ezta gorrotoa eta mendekuan oinarritutakoa ere. Hori krudelkeria hutsa da.

Konponbide garaia delako. Goazen sare herritarra osatzera guztion artean, gehiago izateko eta guztion artean preso larri gaixoak etxera ekartzeko. Eraiki ditzagun zubiak! Aprobetxatu nahi dugu esateko hurrengo zita Apirilaren 7a izango dela, Osasunaren nazioarteko egunean hain zuzen ere. Sarek Deialdia egin nahi du egun horretan norberaren herriko zubia betetzeko, Osasuna giza eskubide bat delako eta espetxe sistema honek osasuna larriki kaltetzen baitu: isolamendu aldi mugagabeak, kondenen luzatze arbitrarioak, etengabeko oinarrizko eskubideen urraketek ondorioak bait dituzte osasun fisiko eta mentalean.

Duintasunaren, humanitatearen eta justiziaren printzipioak konpartitzen ditugunok jarrai dezagun lanean guztion artean Gaixo larriak etxera ekarri arte!


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea