Lizartza mendiz mendi

Lizartzak dituen ondoko parajeez gozatzeko aukera izateaz gain, bertakoak diren baino PRESO dauden herritar eta euren SENIDEEI ELKARTASUNA adieraziko diegu. Aurtengoan ere lau ibilbide izango ditugu. 35 kilometroko ibilbide luzea 2200 metroko desnibel positiboarekin, 18 kilometroko ibilbide ertaina 1.100metroko desnibel positiboarekin, gazteentzat 10 kilometroko ibilbidea (hemen helduak gazteekin batera joatea gomendatzen da) eta azkenik famili-giroan, txikiekin egiteko 3 kilometroko ibilbidea, eurek ere kontrol txartela izango dutelarik sekulako ilusioa egiten baitie. Lau ibilbideetan hainbat kontrol gune egongo dira, jan edanarekin horniturik. Aurreko urteetan bezala aurten ere mendizale zein herritarrentzat arroza bere osagaiekin izango dugu eta umeentzat makarroiak jarriko ditugu. Parte hartzaileen artean hainbat opari zozkatuko dira eta umeek ere euren txokoa izango dute, puzgarri zein ohe elastikoekin.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Mendekua

Egoitz Urrutikoetxea

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga