Larunbatean Bilbora, presorik gabeko ziklo berri bat irekitzeko

[SORTU]  SORTUk dei egin die herritarrei presoen aldeko mobilizazioetan parte hartzera, bereziki larunbat honetan 'Bada garaia, presoak kalera' goiburupean egingo den manifestaziora. SORTUren aburuz, ziklo berri baten atarian gaudela-eta, ezinbestekoa da aurreko zikloak utzitako ondorio guztiei irtenbidea ematea, tartean presoenari.

Gizarte honek bakearen eta bizikidetza demokratikoaren gainean eraiki nahi du etorkizuna. Horretarako funtsezkoa da presoak kaleratzea. Hala ez bada, ezin da benetako bakerik eta normalizaziorik egon.

Espainiako eta Frantziako estatuek presoen aurka darabilten indarkeriak lehenbaitlehen amaitu behar du. SORTUren arabera, lehentasunez zenbait urrats eman behar dira presoen afera gainditzeko. Aitzakiarik ez dago presoen urruntzeari eta bakartzeari eusteko; aitzakiarik ez dago gaixorik larri daudenak ez etxeratzeko; aitzakiarik ez dago lehen graduko erregimena mantentzeko.

Larunbatean, 17:30ean La Casillan hasiko den manifestazioan parte hartzeko animatu nahi ditu herritarrak SORTUk.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa