Karakatera martxa, Sebas Etxaniz presoaren alde

[pilpilean.eus]

Soraluzeko eta Elgoibarko Sarek deituta, domekan mendi-martxa egingo da Karakatera, bertan “elkartasun-argazkia” ateratzeko. Sebas Etxanizek datorren astean beteko ditu 75 urte, Asturiasko espetxean.

Sebas Etxaniz Alkorta elgoibartarra da jaiotzez, baina Soraluzera ezkonduta dago, eta hori dela-eta, Soraluzeko eta Elgoibarko Sarek elkarlanean antolatu dituzte aske laga dezaten eskatzeko mendi-martxa domekan, eta beste hainbat ekintza. Hilaren 27an, martitzenean, Onintza Ostolazak, Sebas Etxanizen abokatuak, hitzaldia eskainiko du Etxanizen egoera legalaren gaineko xehetasunak emateko. Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 30ean, berriz, elkarretaratzeak egingo dituzte bi herrietan. Soraluzeko arratsaldeko 19:30ean izango da Plaza Berrian.

75 urte

Sebas Etxanizek 75 urte beteko ditu azaroaren 27an, eta preso dago Asturiaseko Villabonako espetxean. Sarek salatu duenez, Etxaniz bigarren gradoan dagoen arren, ez dizkiote aplikatzen egoera horretan daudenei dagozkien onurak, eta horixe da herritar mugimenduak eskatzen duena, ezarri diezazkiotela gainerako presoei ezartzen zaizkien eskubideak; lehenik, hurbil dezatela Euskal Herriko espetxe batera, eta ondoren etxera dezatela, bere adinean eta bigarren gradúan dagoen preso bati dagozkion onurak ezarriz.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea