KALERA KALERAk iheslarien egoera eramango du unibertsitateetara

Euskal iheslari politikoen egoeraz kontzientziatzeko hitzaldi zikloa abiatuko du KALERA KALERA dinamikak unibertsitateetan. Izan ere, iheslari politikoak ahaztuak egon dira; are gehiago, agenda politikotik kanpo egon dira. Haien egoerari ere premiazko konponbidea eman behar zaiola iritzita, gaia iluntasunetik argitasunera atera nahi du dinamikak, jendarteari duen dimentsioa erakusteko eta konponbide beharraren kontzientziazioa zabaltzeko.

Iheslari eta deportatuen aferak badu aterabidea. Arazo hori ezin da izan politikan bariable bat. Ez da izango Euskal Herrian bizikidetza eta normalizaziorik preso edo iheslari bat existitzen den bitartean.

Lehen hitzaldia asteazkenean, azaroaren 14an, eskainiko dute Jon Irazola Iheslari ohiak eta Mikel Korta KALERA KALERA dinamikako kideak. ‘Euskal Iheslari politikoen ibilbidea eta gaur egungo egoera’ goiburupean ariko dira Donostiako Ibaetako Kanpuseko Barriola eraikinean. Hitzaldia 11:00etan hasiko da.

Hurrengo asteetan, Euskal Herriko beste campusetan iheslariei eta deportatuei buruzko gai konkretuen gainean jarriko du fokoa. Azaroaren 21ean deportazioaz ariko dira Leioan. Hilaren 28an gerra zikinaz jardungo dute Gasteizko EHUren campusean. Abenduaren 12an, berriz, entregei eta torturen gaiei erreparatuko diete Bilbon. Aurrerago Iruñe eta Baionako campusetan elkartasunaren gaia landuko dute.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea