Kalera irten behar dugu Ibon Iparragirre lehenbailehen kaleratzeko, berandu baino lehen

[Sortu] Espetxe zaintzako epailea gehiegi luzatzen ari da Ibon Iparragirreren kaleratzearen inguruan hartu beharreko erabakia, eta hori bere ardura izanik, denbora pasatzen uzten ari da. Bere ardura beste eragile batzuengan delegatu nahi izatea erabat larria da, are gehiago Auzitegi Nazionaleko eta espetxeko forentseen mediku-txostenek Iparragirreren osasun-egoera larria dela ondorioztatzen dutenean. Izan ere, Ondarroako preso politikoak kartzelan ematen duen egun bakoitzak bere osasun-egoera zeharo kaltetzen du. Iparragirrek lehenbailehen egon behar du kalean. Hil ala biziko kontua da. Hori dela eta, datozen egunotan mobilizatzeko dei egiten die euskal presoen batzordeak herritarrei.

Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak atzo jakinarazi zuen Madrilgo Mediku-Elkargoko aditu bat izendatuko duela behin-betiko erabaki bat hartzeko. Aditu horren txostenetan oinarrituta etorriko da Ibon Iparragirreren erabakia, beraz. Baina erabakia beharbada beranduegi etor liteke. Antton Lopez euskal presoen batzordeko arduradunaren esanetan, “jokabide bihozgabea, bidegabea eta ankerra erakusten ari da epailea. Zigor Kodeak aurreikusten ditu gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoentzako neurri bereziak, baina Iparragirreren eta beste hogei preso politikoren kasuan ez dira aplikatzen”.

Iparragirrek GIBa bazuen atxilotu zutenean, baina sendagileen gomendio guztien kontra Sevillara urrundu zuten eta han zortzi aldiz handitu zitzaion karga birala. Iparragirreren CD4 zelulak 20 baino ez dira guztira, pertsona osasuntsu batek 723 eta 1.234 artean dituenean.

Egoera bidegabea salatzeko eta Ibon Iparragirreren kaleratzea exijitzeko, hainbat eragilek Iparragirre etxeratzeko elkarretaratzeak eta giza-kateak antolatu dituzte han hemenka. Euskal presoen batzordeak dei egiten die herritarrei mobilizazioetan parte hartu dezatela, Basauriko giza-katean bereziki. Hona hemen hemen mobilizazioetako batzuk:

  • Arazoak 9, kontzentrazioak Iruñerrian. 19:00etan Alde Zaharrean eta Errotxapean. 19:30 Arrosadia eta Burlata. 20:00 Iturraman

  • Azaroak 10, giza-katea Iruñean. 19:00etan, Santo Domingotik

  • Azaroak 10, manifestazioa Bilbon. 20:00etan Santutxuko Egunkaria plazatik

  • Azaroak 11, giza-katea Basaurin, 12:00etan, kartzelatik osasun zentrora

  • Azaroak 12, giza-katea Donostian, 13:30ean, Bretxan


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Desde Alcalá-Meco, con acritud

Manu Azkarate Ramos (euskal preso politikoa Alcalá-Mecon)

DDRaren euskal ADB bertsioarekin bagoaz

Rufi Etxeberria (SORTUko Kontseilu Nazionaleko kidea eta Gatazkaren Ondorioen Batzordearen arduraduna)

Antes de que sea demasiado tarde, Ibon Iparragirre libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

Ibon hilzorian Berandu baino lehen, Ibon Iparragirre Libre

Antton Lopez Ruiz (SORTUko Presoen Aldeko Batzordea) eta Iñaki Lizundia Alvarez (SORTUko Ekintza Politikoa)

UNITÉ, SOLIDARITÉ ET LIEN AVEC LE PEUPLE

Rapport de conclusion du débat mené par le Collectif des Prisonniers Politiques Basques