'Kalera Info' aldizkariari ezarritako debekua kendu dute

Apiril erdialdean Euskal Presoen Batzordeak salatu zuen hainbat espetxetan presoei ez zietela 'Kalera Info' aldizkaria jasotzen uzten. Argitalpenak legezko baldintza guztiak eta Lege Gordailua izan arren, Huelva, Picassent, Algeciras, Curtis, Murcia, Almeria, Cordoba eta beste kartzela batzuetan bahitzeari ekin zioten, "edukiaren zabalpenak izan dezakeen eragin negatiboa eta presoen portaeran eragin dezakeen portaera" argudiatuta. Modu honetan, aitzaki horrekin zentsuratu nahi izan dituzte hainbat gai: erakundeen ekimenak, gizarte-mobilizazioak, Foro Sozial Iraunkorraren eta Bake Bidearen inguruko gaiak edota espainiar, frantziar zein europar auzitegien ebazpenak.

Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiaren erabaki arbitrario honen aurka, presoek berehala jarri zuten helegitea espetxe zaintzako epaitegian. Orduan Angel Yustek zuzentzen zuen Espetxe Zuzendaritza, PPren Gobernuaren aterkipean.

'Kalera Info' aldizkariaren bahiketa dela eta, orain gutxi Cordobako eta Murcia II-ko euskal preso politikoek jarritako kexen alde egin du Espetxe Zaintzako Epaitegiak. Ebazpenen arabera, Espetxe Zaintzako Epaitegiak dio aipatutako argitalpenak Lege Gordailua duela eta alderdi politiko batek argitaratzen duela (Sortuk). Hori dela eta, espetxe erreglamenduko 128.2 artikuluko baldintzak betetzen dituela iritzi dio, eta horrenbestez aurkeztutako kexa ontzat jotzen du. Cordobako eta Murcia II-ko presoen helegiteari arrazoia ematen dioten bi autoak ekainaren 27an kaleratu ziren. Beraz, argitara eman berri den aldizkariaren 5. zenbakiak ez luke inolako eragozpenik izan behar kartzela guztietan sartzeko eta euskal preso politikoekiko zeregin informatiboarekin jarraitzeko.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades