Kalean da Joxean Etxeberria, 18/98 auziko azken presoa

[berria.eus]  Hamabi urte egin ditu preso Joxean Etxeberriak. Soriako kartzelan (Espainia) egin ditu azken urteak. "Inbidiaz" jarraitu du espetxetik Ipar Euskal Herrian hasitako bidea.

Sorian, sorterritik 270 kilometrora egin ditu Joxean Etxeberriak azken urteak. 18/98 sumarioaren auziko Enpresak atalean zigortu zuten eta hamabi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. 11 urte eta hiru hilabete egin ditu kartzelan, Galizian lehenik eta Sorian ondoren. Tentsioz beteriko urteak izan direla aitortu dio BERRIA-ri kalera irten berrian eskainitako elkarrizketan.

"Aurtengo maiatzean hogei urte beteko dira hau guztia hasi zela, eta tarte horretan ezer gutxi aldatu da Espainiaren jarrera. Mendeku politika egiten jarraitzen dute". Horiek hala, hilaren 13an Bilbon egingo den manifestaziora joateko deia egin du Etxeberriak, "herriaren indarrarekin soilik aldatuko delako presoen egoera".

Goizeko 08:00ak pasatxo zirenean irten da espetxetik, eta bertan zituen zain senide eta lagunak. Herrian, Oiartzunen, arratsaldeko 18:00etan egingo diote harrera.

Bera zen makrosumario gisa izendatutakoan auzipetutako azken presoa. Izan ere, abendu amaieran irten zen kartzelatik Txema Matanzas abokatua, hamar ureko zigorra beteta.

Iaz gerau zen aske Nekane Txapartegi ere, delitua preskribatutzat eman ostean. Sei urte eta bederatzi hilabeteko zigorra ezarri zion asteasuarrari Espainiako Auzitegi Nazionalak, "ETArekin kolaboratzeagatik". Ordea, Txapartegik ihes egin zuen atxilotua izan baino lehen.

Orotara 38 lagun zigortu zituzten auzi horretan: hamabina Orain eta Ekin ataletan, zortzi Enpresak atalean eta zazpi Xakin. Zigortutakoen artean izan ziren, besteak beste, Jose Luis Elkoro, Jexux Mari Zalakain edota Teresa Toda.

Kartzelatik atera berritan, Zalakainek BERRIAri aitortu zionez, auzia hasterako ohartuak ziren kartzelan amaituko zutela. Toda, berriz, 2013ko azaroan irten zen, sei urteko zigorra beteta; hark ahots altuan esan zuen askok sentitzen zutena: "Auziak utzi duen arrasto pertsonala, kazetaritzari eginiko kaltea eta politikoa ez dira konponduko".

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta egin zuten auziko operazioa, 1998ko uztailaren 15ean, Egin egunkaria eta Egin irratia itxi eta hainbat lagun atzemanda, eta handik zazpi urtera hasi zen epaiketa. 2009an eman zuen behin betiko epaia Gorenak.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades