Javier Perez de Nanclares errefuxiatuaren oroipen-ekitaldia

[halabedi]  Pasa den asteburuan, abenduaren 23an, Mexikon zendutako Javier Pérez de Nanclares Apaolaza errefuxiatu gasteiztarraren oroipen-ekitaldi hunkigarria egin zen Auzolana Pilotalekuan. Bertan, ehundaka herritarren babesean, senideek, lagunek eta kideek iheslari politiko honen bizitza eta memoria gogora ekarri zuten.

Azaroaren 18an, bihotzekoak emanda hil zen Javier Pérez de Nanclares, 39 urteko erebestealdiaren ostean. Izan ere, 1978an atzean utzi zuen Hego Euskal Herria. 1979an, Ipar Euskal Herritik Venezuelara joan zen, baina Iparraldera itzuli zen 1982an. Urtebete beranduago, 1983an, Frantzian espetxeratu zuten, 1985ean libre geratu zen arte.

1987an, gerra zikinaren areagotzearen (Ipar Euskal Herrian) zein estradizio, atxilotze eta tortura arriskuaren testuinguruan (espainiar estatuan), Mexikora ihes egin zuen berriro ere. Bertan bizi izan da, duela hilabete hil den arte. Duela bi aste, lagun eta kideek oroipen-ekitaldi honetan parte hartzera animatu zuten Gasteizko jendartea, 'Agur eta ohore, Javi' lelopean.

Gainera, urtero bezala, aurten ere, euskal preso eta iheslari politikoekiko elkartasun mobilizazioak biderkatzen dira gabonetan, urtarrilaren 13an Bilbon burutuko den manifestazio nazionalaren atarian.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades