Granadako euskal preso politikoen borroka dinamika, emakume gisa jasaten duten tratamendua salatzeko

Kaixo lagunak!

Gutun honen bidez zuengana zuzentzen gara espetxe honetan jasaten ari garen egoera hau salatu nahian.

Espetxe honetako zuzendariak, duela hilabete batzuk, gatazka bat sortu zuen moduluko emakume guztiak behartzen hasi zelako nahi ta nahiezko lanak egitera.

Errespetuzkoak ez diren modulutan lan talde bolondreski daude patioko garbiketak egitera arduratzen direnak, baita 9. moduluan ere, non gure kide Agurtzane Delgado Iriondo eta Aihoa Mujika Goñi dauden, baina orain espetxeak, moduluko emakume guztiak garbiketa egitera behartu nahi ditu era errotatibon, gizonezko errespetuzkoak ez diren modulutan gertatzen ez den bezala. Horregatik uste dugu hau emakumeekiko jarrera diskriminatibo bat dela.

Egoera honen aurrean, moduluko emakume multzo handi batek beraien haserrea adierazi zuten espetxeko zuzendaritzari eta lan behartuak egitera ukatu ziren, horien artean gure kide AGURTZANE eta AINHOA. Espetxeko zuzendaritzak arazoa konpondu beharrean, gure kideak isolamendura eramatea erabaki zuen eta geroztik hor jarraitzen dute, horrek suposatzen duen guztiarekin: bizi baldintzen murrizketa, neurri zorrotzak, aktibitate ezak, osasun arazoak (hotz handia egiten du), patio txikia (20×8)…

Honetaz gain, argi ta garbi geratzen da espetxe honetako zuzendaritzak emakumeekiko duen jarrera matxista eta horren adierazle da lanen banaketa non iturgintza, igeltsero, margoketa lanak… gizonezkoentzat dira eta bisitak egiteko gelen garbiketa, arropa garbiketa lanak… emakumeentzat. Gainera emakumeak aukera gutxiago dituzte moduluen arteko aktibitatetan parte hartzeko. Lotsagarria iruditzen zaigu espetxearen jarrera zeinek estatuko zentro bat den heinean, berdintasun politikak ezarri beharrean, antzinako jarrerekin jarraitzen du, erabakiz emakumeak lan batzuk egiteko balio duten eta gizonak beste batzuetarako.

Egoera hau sortu zuenetik (6 hilabete igaro dira eta gure kideek isolamenduan jarraitzen dute) arazoa konpondu nahian gabiltza baina espetxe honetako zuzendaritzak ez du konpondu nahi. Jarrera guztiz itxia daukate, adieraziz ez dutela inongo asmorik egoera konpontzeko eta ez diela sortzen inongo ardurarik gure arazoa delako.

Honen aurrean, Granadako Preso Politikoen Kolektiboak erabaki du plante eta gose greba dinamika batean sartzea ainhoa eta Agurtzane isolamendutik atera arte, espetxearen jarrerak ez baitigu beste irtenbiderik eman.

Gauzak horrela, zuengana zuzentzen gara egoera salatzen laguntzeko eta zabaltzeko, eta aldi berean zuen inplikazioa eskatzen dizuegu espetxe honetako zuzendaritzaren jarrerari irtenbide bat emateko.

Besterik gabe aurretik eskertu nahi dizuegu zuen babesa. Besarkada Bat.

Granadako EPPK, 2017ko azaroan

Granadako espetxeko Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)