Exilioa, amaierarik ez duen kondena. Eta aski da!

1.- Sarrera:

Hemen gaudenok iheslari eta deportatuak izan gara. Gehienok Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak 2013an aurkeztu zuen Bide Orriaren bidetik itzuli ginen gure sorterrietara. Miarritzeko deklarazioa aurkeztu ondoren bueltatu gara gure herrietara. Bide Orria aurkeztu genuenean erran genuen bezala gatazka konpontzeko garaia da eta gatazkak eragindako preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrira bueltatzeko garaia da.

Bide Orria osatu genuenean argi genuen ezin genuela estatuek borondate politikoa noiz aldatuko zuten zain. Orduan hartu genuen konponbiderako konpromisoa berretsi nahi dugu gaur.

2013ko ekainean Miarritzen Bide Orria aurkeztu genuenetik 125 iheslari inguru itzuli dira haien sorterrietara.

 

2.- Ihesa eta deportazioa:

Hala ere oraindik hamarnaka dira sorterrira ekartzeko ditugunak, egoera zail eta larrietan bizi direnak. Haietako batzuk argitara azaldu dira azken hilabeteetan:

Juan Mari Telleria: 34 urte ihesean egon ondoren aurten preskripzioarentzako egun gutxi falta zirelarik Mexikon atxilotu zuten aurten.

Preskripzioa modu maltzurrean moztu eta iheslari presoa bihurtzeko edo ihesa bizi osorako kondena bihurtzea da maniobra hauen helburua. Errepresioa eta mendekua daude joku makabro honen atzean.

Mikel Barrios eta Iñigo Gullina Berlinen urrian Berlinen atxilotuak izan ziren. Azkenak izan dira bainan ehundaka izan dira detenitutako iheslariak eta espainolen eskuetan utzitakoak eta kasu askotan torturatu eta kartzeleratuak izateko. Berlin egindako detenzioak ihesa etengabeko ihesa dela adierazten du. Beraiekin zer gertatuko den zain gaude. Preso daude momentuz.

Orain dela gutxi hil den Belen Gonzalezek deportazioa pairatu zuen. Ihesa eta deportazioa bizi izan zuen. Azken egoera hau 1989 urtetatik 1998 urtetara. Gero deportaziotik ihes egin eta gero detenitu, eta kartzeleratu zuten Frantzian 1999an eta 2005ean Estatu espainolera estraditatu. Deportazioan bizi izandako urte luze horiek ez ziren ezertarako kontutan hartu eta kondena betetzen ari zen. Deportazio urteak libre bizi izan balu bezela ikusten du Españako justiziak. Zer da ba deportazioa? Figura hori ez da inongo ordenamendu juridikoan agertzen. Existitzen ez diren pertsonak dira deportatuak. Baina errealitatea hor dago: inongo prozesu juridikorik gabe, inongo epaiketarik gabe askatasunik gabe bizitzeko kondenaturik dauden pertsonak dira deportatuak. Eta oraindik 14 daude egoera horretan.

Javi Pérez de Nanclares: 1978 ihes egin behar izan zuen. 39 urte ihesean eta ihesean hil zaigu berriki. Javik 4 egun egon zen 39 graduko sukarrarekin. Gaizki zegoen baina medikura joan gabe lokalizatu, detenitu eta Espainiara entregatuko zutelaren beldur. Iheslari beti ezkututa eta ihesean.

Lau adibide dira baina oso ongi adierazten dute zer den exilioa gaur egun euskaldunentzako.

 

Gaur egun kalkulatzen dugu 85etik 100 bitarteko iheslari egongo direla.  Horietatik 15 deportatuak dira:

  • Batzuk gaixotasun larriekin eta behar duten asistentzia jasotzeko arazoekin.
  • Askok dira 60 urte baino gehiago dituztenak.
  • 40 baino gehiago dira Gerra zikina erabilpen bidez erahildakoak
  • Gutxienez 9 hil dira deportazioan.
  • 25 baino gehiago ihesean hildakoak dira.
  • 382 poliziatik/poliziara entregatuak izan dira eta kasu gehienetan torturatuak.

Exilioa kondena bat da, amaierarik ez duen kondena bat. Eta aski da.

 

3. - Konponbidea.

Inongo negoziazio eta akordio politikorik gabe iheslari eta deportatu gehienak beraien herrietara bueltatzeko aukera ere hor dago. Horrela adierazi genuen Bide Orrian.

Nazioarteko legislazioa aplikatuz eta legislazio espainola bera, mendeku gosea alde batera utzita, zentzu onak eskatzen duen moduan, era normal batean,aplikatuz, posible da egoera horiek konpontzea.

Konkretuki eta bi adibide jartze aldera:

  • Torturarekin zikinduta dauden prozedura judizialak eta sumarioak bertan behera utzi, nazioarteko legislazioa eskatzen duen moduan eta Espainiako Goreneko Tribunalak zenbait sententzietan adierazi duen moduan.

  • Preskripzioa era naturalean aplikatuz eta ez, orain egiten den bezala, trikimailu juridikoak erabiliz preskripzioak moztu ihesa bizi osorako kondena bihurtzeko helburuarekin.

 

4.-Bukatzeko:

Gauza bat argi dago: ez da inoiz Euskal Herri normalizatu bat lortuko euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak dauden bitartean. Ez da gatazka gaindituko denak etxera ekartzen ez dugun bitartean.

Zentzu horretan eskertu nahi dugu Foro Sozialak erakutsi duen interesa eta egin digun gonbidapena beraiekin batera iheslari egoerari konponbideak bilatzeko lanean aritzeko.

Bake artisauek erakutsi diguten bezala ahal da. Herriak ahal du ezinezkoak iruditzen diren helburak lortu. Estatuak mugiarazi. Horretan gaude.

Ildo honetan dei bat egiten dugu Javi Pérez de Nanclaresi egingo zaion Oroimen ekitaldira parte hartzeko. Larunbatean abenduak 16, arratsaldeko 19:00 Gasteizko Auzolana frontoian.

Iheslari ohiok

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades