EPPK-ren agiria euskal jendarteari

Beste behin ere gure saminaren oihua adieraztera gatoz ohar baten bitartez. Beste behin, tamal handiz, gure kolektiboko beste kide bat erauzi digu espetxeak, salbuespenezko espetxe politika doilor horrek. Martxoaren seiko arratsaldez, Euskal Preso Politikoon Kolektiboa sakabanatuta eta bakartuta dagoen ziega bakoitzera iritsi zitzaigun gure kide Xabier Rey Urmeneta Antxoren heriotzaren berria. Xabierren senideak eta lagunak datozkigu gogora lehenik, eta haiei adierazi nahi diegu gure doluminik sentituena, gure elkartasun osoa eta gure maitasuna. 
Euskal preso politikoon aurka, Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan dena eman dutenen eta ematen jarraitzen dutenen aurka azken 40 urtean urruntasuna eta joan deneko 30etan sakabanaketa ezarri digute, eta euskal presoon urrunketaren irudi den Puerto de Santa Maria kartzelan hil da Xabier. Duela hamar urte espetxeratu zutenetik erregimen itxian edo lehen graduan sailkatuta, tratamendu krudelenean eduki dute. Erregimen hau ustez salbuespenekoa eta aldi baterakoa izan arren, modu iraunkor eta sistematikoan ezartzen digute euskal presooi, eta espetxe politika anker horren adierazgarri gordinena da Xabierren heriotza. Gorrotozko eta gizabiderik gabeko espetxe politikaren ondorioa da, ase ezinezko amorru eta mendeku goseak gidatzen duen espetxe politikaren emaitza. Xabierren heriotzak arduradun zehatzak ditu: lehena eta nagusia urrunketa eta sakabanaketa politika ezarri zuen eta gaur oraindik mantentzencduen Estatu espainola; bigarrenik, bere garaian politika hau txalotu edo babestu zutenak; eta azkenik, espetxe politika hori desaktibatzeko euskal gizartearen gehiengoak adierazten duen urgentziari beharrezkoa den irmotasunez erantzuten ez diotenak.
Xabierren heriotzagatik gure samina adierazteko, EPPK-k adierazten du euskal presook espetxeetan hiru eguneko dolua egingo dugula. Hala, Xabierren heriotza politikoki salatzeko eta berarekiko errekonozimendua adierazteko Euskal Herrian, bere herrian, martxoaren 10erako antolatu den ekimen nagusian parte hartzera dei egiten diogu gizarteari. Ekimen horrekin batera hasita, hiru eguneko dolua eta salaketa ekimenak egingo ditugu presook. Espetxe eta modulu bakoitzak hautatu eta erabakiko du zer nolako ekimenak burutu (xingola beltzak ezartzea, propaganda ekimenak, salaketa gutunak bideratzea, bazka errefusak, barauak...).
Gure oroimen kolektibo eta pertsonalean jaso eta gordeko dugu Xabier, gurekin eramango dugu bidean azken kairaino, gaurko borrokatik biharko Euskal Herri askaturaino.
Agur eta ohore, Xabier! Batasuna, elkartasuna eta herriarenganako lotura! Jo eta ke,virabazi arte!


Euskal Herria bihotzean, 2018ko martxoan
EPPK
Euskal Preso Politikoen Kolektiboa
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
AMNISTIA!
INDEPENDENTZIA!

EPPK

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)