Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Dagoeneko inork ezin uka dezake: konponbiderako, elkarbizitzarako eta bakerako unea da. Pasa den maiatzaren 4an bizitako egun historikoaren ostean, parez pare ireki zaigu hainbeste sufrimendu sortarazi duen ziklo luze honi amaiera emateko aukera, elkarrekin lan eginez, elkarri begiratuz, elkarri entzunez, ditugun adostasunei lehentasuna emanez eta elkarrekin bidea eginez.

Etorkizunari begira jarri nahi dugu, eta horretarako iraganetik datozen oinaze eta min guztiak sendatzea ezinbestekoa da. Bide honetan izan diren eta diren biktima guztiek merezi dute egia, memoria eta erreparazioa. Norabide horretan sakondu behar dugu. Herritar gisa, guztioi dagokigu ardura hau geure egitea, guztiok merezi baitugu elkarbizitzan eta bakean oinarritutako jendarte batean bizitzea.

Oraindik bada, ordea, sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzi bat, askatu beharreko korapilo bat. Hain zuzen ere, gaur hemen batu gaituena. Egun, jadanik ETAk existitzeari utzi dion arren, 282 euskal preso daude euren senideengandik ehunka edo milaka kilometrora urrunduak. Espetxean dauden pertsona hauek euren eskubideen jabe izan arren, oraindik ere salbuespen- neurriak ezartzen zaizkie, Espainiako zein Europako legedien aurka doazenak, eta, presoa ez ezik, senideak, bereziki haurrak eta adin nagusiko pertsonak ere zigortzen dituztenak.

Bakean eta adiskidetuta bizi den jendarte batekin amesten dugunok giza eskubideen errespetuak batzen gaitu. Jakin badakigu adiskidetzea prozesua konplexu bezain beharrezkoa dela, urratsez urrats eraikitzen joango dena. Zentzu honetan, egungo espetxe- politika aldatzea ezinbestekotzat jotzen dugu, eta horretarako behar beharrezkoa da guztion bultzada eta konpromisoa.

Lau lehentasun hauek dira, bereziki, lehen bait lehen konpondu beharrekoak:

• Urruntzea. Asteburu oroz ehunka senide ehunka kilometro egitera behartzen dituena.

• Larriki gaixo dauden presoak. Egun gutxiko bizia geratu aurretik, gaixorik dauden presoek behar bezala artatzeko eskubidea dute, hemen eta orain.

• Europako Legediak dioen moduan, bi estatutako zigorren batuketaren aplikazioa.

• Lehen Graduen aldaketa. Euskal presoek, lehen graduan betetzen dute zigorraren %100, eta hori legearen kontra doa.

Espetxe-politika hau iraganean kateatuta dago eta ez-ohiko lege batean oinarritzen da. Guk etorkizunera begira jartzeko garaia dela uste dugu. Gure ondorengoentzat guri aurrekoek utzi zigutena baino etorkizun hobea eraikitzeko aukera dugu esku artean. ETA desagertu den honetan, ez dugu sufrimendu gehiago sortzen duen politikarik nahi.

Korapiloak askatzeko unea da. ORAIN. Elkarbizitzarako unea. Urteetan sortutako jendarte-arrakalak elkarrekin sendatzeko unea. ORAIN. Batu ezin izan garenok batzeko unea da. Orain presoen auzia konpontzeko unea da.

Gaur hemen batu garenok ORAIN PRESOAK dinamika jarri dugu martxan, eta guztioi dei egiten dizuegu, gure ametsarekin bat egiten baduzue, urriaren 20rako antolatzen ari garen manifestazioa, herri honetan inoiz izan den mobilizaziorik handiena bilakatzen laguntzera.

* Sinatzaileak: Irati Agorria, Uxue Alberdi, Dani Arranz, Garazi Arrula, Maite Asensio, Carlos Askunze, Joseba Azkarraga, Félix Cañada, Mikel Casado, Ángel Elias, Xabier Euzkitze, Eñaut Elorrieta, Mari Luz Esteban, Eba Ferreira. Mandi Figueroa, Anaiz Funosas, José Mari Gorordo, Garazi Hach Embarek, Zuriñe Hidalgo, Pedro Ibarra, Karmele Ibarra, Olatz Iglesias, Virginia Imaz, Pili Kaltzada, Ibon Larrinaga, Sara Majarenas, Zesar Martínez, Martxelo Otamendi, Galder Pérez, Félix Placer, Paul Ríos, Josefina Roco Sanfilippo, Danele Sarriugarte, Ilaski Serrano, Castillo Suárez, Maika Tameron, Kirmen Uribe, José Luis Uriz, Xabier Usabiaga, Ane Zabala, Patxi Zabaleta, Ramón Zallo y Mario Zubiaga.

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)