APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Euskal preso politikoekin batera, munduan zehar barreiatuta gauden euskal errefuxiatu eta deportatu politikook, urteetan zehar bizitako, eta oraindik gainditu gabeko gatazka politikoaren ondorioa gara. Estatuek, gure egoera, gure herria txantaiatzeko estratejian oinarritzen dute eta gure sufrimendua, gure senide, inguru eta herria bera zigortzeko.

Hori dela eta, bizitako esperientzian oinarrituz, oso argi daukagu batasunaren balioaz, testuinguru ezberdinetan, eta urte luzez, etsaiari aurre egiteko balio izan diguna hain zuzen.

Ezker abertzalean, urteetan bizitako borroka ibilbidean sufritutakoak, errepresioa, tortura, kideen galerak, argi utzi digute askoz gehiago dela batzen gaituena banatzen gaituena baino. Hori dela eta, ezkertiar jarreratik independentzia helburu dugunok, batasuna bultzatu behar dugunaren sinesmen osoa dugu, orain batez ere, non urte askotako borroka gogorra bezain zailaren ibilbidea definitu eta finkatu behar dugun gure herria askatasun nazional eta sozialera lorpenera bidean.

Argi daukagu, etsaia, behin eta berriz saiatuko dela gure arteko banatze saiakeretan, azpijokoa eta mesfidantza sustatuz, bazterrak nahastu nahian. Argi daukagu baita, horretarako baliabide guztiak erabiliko dituela, baina ez daukagu inongo zalantzarik, oraina eta iragana harrotasunez begiratzeko gai bagara, hori izango dela gure etorkizuna.

Espainiatik haize ustelak datoz, alde batetik eskuina, historia iraganeko faxismora eta errepresio bortitzeko garai ilunetara eraman nahian, beraien gorroto eta bortizkeria emakumeen, gazteen, langileen, etorkinen, herrien kontra zuzenduz.

Bestalde, konpainiak arduratu gabe, estatua kudeatzen lasai asko sentitzen den sozialdemokraziaren immobilismo konplizea, beraien helburua azaleko itxura aldatzea izanik, gauzak dauden bezala mantentzea baita.

Hauek dira botere inperialistak espainiarrak Euskal Herriari eta estatu espainoleko herriei eskaintzen dizkiguten eskenatoki bakarrak. Egoera honen aurrean premiazkoa deritzogu borroka fronte berria zabaltzea, emakume eta gizonezko askeak erdituko dituen bidea, langileen eskubideak errespetatuko dituena, hemengoena zein atzerritik etorritako anai arrebena, gazteei etorkizun hobea eskainiko diena, herriei libreki bere bidea egiten utziko diena, arrazakeria eta biolentzia guztiak behin betiko baztertuko dituena, gizarte aske bat eraikitzeko bideak zabalduko dituena.

Bide hau, borrokatik etorriko da, eta borrokatik bakarrik lortuko dugu bide hau zabaltzea. Horretarako indartsuak izan behar dugu. Herrien ahotsa modu ozenean entzun arazten saiatu behar dugu, eta horretarako gure arteko elkarlana burutzeko gai bagara, ez dugu zalantzarik, ez bakarrik entzutea lortu, baizik eta lortutako burrunbak sistema ustel eta zaharkitu honen oinarriak lurreratuko dituela.

Entzunarazteko momentua iritsi da. Euskal Herrian, kapitalaren eta transnazionalen Europan, zein Madrilen, herrien ahotsa entzun behar da. Ez entzun nahi gaituztelako, entzunaraziko ditugulako baizik.

Ezin dugu utzi, ez eskuinak ez sozialdemokraziak aurrean ditugun erronkak baldintzatzen, guk geuk jarri behar ditugu helburu horiek betetzeko denborak. Eta horretarako konpromezu garrantzitsuak gure gain hartuz, ezker abertzalearen ahotsak argia izan behar du Euskal Herriko kale zein instituzioetan.

Eskenatoki honen haurrean, zalantza eta intrigen gainetik, irmoki esan nahi dugu, datorren apirilaren 28an Euskal Herriko kaleak eta hautestontziak bete behar ditugula, ez bozkaz bakarri, borrokarako konpromezu irmoarekin baizik. Hori dela eta, gure borroka eta ametsak bultzatu nahian , Euskal Herritarroi EH BILDU bozkatzeko deia luzatu nahi diegu.

GARAIPENAREN BIDEAN, BATASUNA eta BORROKA!

Gora Euskal Herria askatua!! Gora Euskal Herria sozialista!!

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Mendekua

Egoitz Urrutikoetxea

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga