Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika presoen diskriminazio matxistaren aurka

Ermuko emakume feministek Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika preso politikoekin bat egiten dugu Granadako Alboloteko espetxean jasaten ari diren onartezinezko diskriminazio matxista salatzeko.

Beste hainbat espetxetan gertatzen den legez, hangoan ere emekumeek ezin dute lan egin soldata baten truke, lan-ordaindua gizonezkoentzat soilik baimentzen delako. Adibidez igeltzerotsa, mantentze-lana, zurgintza, pintore, argiketaria, ekonomatu nagusia, eta abarreko lanak emakumeek ere ezin hobeki burutu ahal izango lituzkete. Berriz, emakumeek garbitegi eta sukalde edota komunen garbiketa lanak egitera behartzen dituzte, emakume izate hutsagatik, eta gainera musu-truk.

Agurtzane eta Ainhoa euskal presoei isolamendu erregimena aplikatu diete; 9. moduluan dauden emakume presoak komunak garbitzeko betebeharra izatetearen kontrako jarrera agertzeagatik zigortuak izan dira, lan horiek egitera, bestetik, gizonezkoak ez direnean behartzen.

Euskal presoen kolektiboari ezartzen zaizkion salbuespen politikez gain, emakume izatea beste estigma bat da beraientzat, emakume izateagatik zigor bikoitza betetzen dute eta espainiako espetxeetako bizi balditzak zakarragoak dira, non gainera, ideologia patriarkal eta matxistaren biktima diren.

Granadako espetxean berdintasun politikak edota emakume presoen baldintzak hobetuko dituzten programak lagundu beharrean, emakumeei hezkuntza eta formakuntza jarduerak egiteko guneetan parte hartzea debekatu egiten diete, "sexu-harremanak izaten zirela" aitzakiarekin.

Honengatik guztiagatik Ermuko emakume feministek Agurtzane eta Ainhoa presoei elkartasuna adierazi nahi diegu eta zigorrekin amaitzeko eta euskal emakume presoen eskubideak errespetatuak izan daitezela exijitu egiten dugu, baita espetxea zuzentzen dutenen jarrera berraztertua izan dadila ere, ideologia matxista eta patriarkala duten estrukturak deuseztatuak izan daitezen.
[ argia.eus webgunetik hartua CC-BY-SA ]

Ermuko emakumeen asanblada

Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)