Ibon Muñoaren azken liburuaren aurkezpena, Eibarren

'Hamaika desio utopiarako' izenburua darama Ibon Muñoa Arizmendiarrieta euskal preso politikoak kaleratu berri duen azken liburuak. Ataramiñe Elkarteak euskal presoen hainbat liburu atera ditu argitara, tartean Ibon Muñoa presoaren bertso-olerki bilduma hau.

Eguenean, abenduaren 20an, liburuari buruzko solasaldia egingo da Eibarko Kultun, KALERA KALERA dinamikak antolatuta. Asier Serranok, Leire Narbaizak eta Antxon Narbaizak jardungo dute Ibonen lanari buruz, desioaz eta utopiaz, 19:00etatik aurrera Edurne San Martin kazetariak gidatuta.

Preso politiko eibartarraren bosgarren liburu honek Cordobako espetxean sortutako 141 bertso berri ditu. Ohi duenez, ordena kronologikoari jarraitzen diote liburuko bertsoek.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat