Herri gisa aritzeko ordua da

'Kalera, bakea eta askatasuna irabaztera' lelopean, manifestazioa antolatu du KALERA KALERA dinamikak irailaren 17rako Portugaleten, estropadak direla eta. Ezker abertzalearen dinamikak euskal presoen auziarentzat behin betiko irtenbidea aldarrikatu nahi du manifestazioaren bitartez.

Irati Tobar KALERA KALERAko bozeramaileak honako hau adierazi du gaur Portugaleten, manifestazioa iragartzeko prentsaurrekoan:

“Lehenik eta behin, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoei gure babesa eta maitasuna helarazi nahi dizkiegu. Eta Ezker Abertzalearen konpromisoa berretsi nahi dugu gaurkoan: Ez dugu etsiko errepresaliatu guztiak Euskal Herriko kaleetan libre izan arte!

“Argi daukagu aurreko fasea gainditzeko, konfrontazio armatuaren ondorioei irtenbide justu eta iraunkorra emateko, gure ondorengoek bakean eta askatasunean bizi ahal izateko kartzelak eta deserria hustu egin behar ditugula.

“Herri honek ez du elkarbizitzarik ezta askatasunik ezagutuko errepresaliatu politikoak existitzen diren birtartean. Konponbide integrala behar du auzi honek, eta horretarako euskal eragileen artean arduraz jokatu eta adostasunak erdietsi behar ditugu.

“Ezin dugu gure herria sufrimendura kondenatu, eta hori da Madrildik luzatzen diguten eskaintza bakarra. Garaile eta garaituen eskema ankerra eta kriminala da; gatazka politikoa desitxuratzeko eta herri honen etorkizuna baldintzatzeko baino ez du balio.

“Euskal Herrian, aldiz, badago gehiengo sozial, sindikal eta politikoa aurreko zikloa gainditu nahi duena. Horregatik, hemendik eragile guztiei dei egiten diegu guztion artean bide orri bat adostu dezagun. Larri gaixo dauden presoak askatzeko, sakabanaketarekin bukatzeko eta, finean, preso politiko guztiak askatzeko kontsentsutik eta akordiotik ekin eta plangintza integral bat osatu behar dugu.

“Beraz, konponbidea bultzatzeko Kalera Kalera dinamikatik datorren irailaren 17an, igandean, eguerdiko 13:30etan Portugaleteko Solar plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatzen diogu euskal jendarteari!”.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa