Hauteskundeetan bozkatzeko aukera ukatu diete Mont de Marsango presoei

Apiril hasieran idazki baten bidez publiko egin zuten moduan, M26an bozkatzeko ahalegina egin dute Mont de Marsan espetxeko euskal preso politikoek.

Orain salatu dutenez, ordea, legeak ezartzen duen prozedura jarraituz Espainiako Kontsulatuaren aurrean hainbatetan bozkatzeko saiakera egin duten arren, Kontsulatuak ez die haien eskaerei bide eman. Uko horren ondorioz, Maiatzaren 26ko hauteskundeetan parte hartzeko aukerarik gabe geratuko dira Mont de Marsanen preso dauden euskal herritar hauek, A28an gertatu bezala.

Oztopo horien aurrean, EHBILDUren kanpainan buru-belarri murgiltzeko eta inor etxean ez geratzeko deia berretsi dute.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea