Granada kartzelako euskal presoen eskutitza

Granadako Espetxeko euskal preso politikoek eskutitz hau helarazi digute, Ainhoa Mujika eta Agurtzane Delgadok espetxean bizi duten egoeraren berri emateko eta aplikatzen dieten mendekua salatzeko:

Aski da!

Badira 6 hilabete ohartarazi genuela Alboloteko (Granada) espetxeko Zuzendaritzak hemen dauden emakume presoei zigor bikoitza ezarri ziela. 6 hil joan dira Agurtzane Delgado eta Ainhoa Mujika zigortu eta bakartze-moduluan sartu zituztenetik, beren eskubideak defendatzeagatik. Azken urteotan hainbat erabaki baztertzaile eta matxista hartu ondoren (emakumeentzako jarduerak murriztea; moduluz kanpoko jarduerak debekatzea, gizonezkoekin ez elkartzeko; gizonentzako soilik diren ikastaroak antolatzea...), duela 6 hilabete, erabat matxista den beste erabaki bat hartu zuten: emakume guztiei euren moduluetako komunak garbiaraztea (hori ez da gertatzen gizonezkoen moduluetan, bai baitaude presoak lan horren ardura hartzen dutenak sari baten truke).
Ebazpen onartezinaren aurrean, emakume askok erabaki zuten planto egitea, eta horrek Agurtzane eta Ainhoaren aurkako mendekua ekarri zuen.
Euskal Preso Politikoen Kolektiboak azken eztabaidan harturiko erabakiak ezartzen aritu behar genukenean, orain, hemen, Granadan, behartuta gaude gure eskubideak urratzen saiatzen direnei erantzutera.
Sei hil eman ditugu pazientziaz, fede onez eta elkarrizketarako gogoz. Hori guztia Agurtzane eta Ainhoa isolamenduan zeudela, baina dagoeneko ezin diogu egoera honi luzatzen utzi.
Horrela, harik eta Ainhoa eta Agurtzane isolamendutik atera arte, behin betiko borroka-dinamikari ekin diogu. Aurreko azaroaren 7an, Ainhoak eta Agurtzanek uko egin zioten beren ziegetan sartzeari, eta, 21az geroztik, Granadako kolektiboko beste presook ere elkartu eta planto egin genuen. Horren aurrean, kartzelak erantzun du espero zitekeen bezala: gatazka konpondu beharrean, egoera tenkatu eta indarra erabiliko duten mehatxua egin digute.
Horregatik guztiagatik, eta ahaztu gabe gutun honen helburua dela espetxe honetan bizi dugun egoera salatzea, eskatu nahi dizuegu zuek ere, irakurleok, lagun diezaguzuela eta salaketa-gutunak bidal ditzazuela kartzela honetara. Besterik gabe, besarkada estu bat.
Granadako Euskal Preso Politikoen Kolektiboa.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa