Galder Barbado aske geratu da

[naiz.eus]

Sei hilabete eman ditu espetxean gazte amurrioarrak. Aste honetan bertan berarekin batera atxilotutako Aitor Zelaiak egin bezala, 6.000 euroko bermea ordainduta, baldintzapeko askatasunean geratu da epaiketaren zain.

Galder Barbado amurrioarra aske geratu da gaur eguerdian, Darocako espetxetik aterata. Epaiketaren zain eta 6.000 euroko isuna ordainduta, baldintzapeko askatasunean dago Barbado, asteartean Aitor Zelaiarekin gertatu bezala. Senide eta lagunak zain zituen Barbadok espetxe atarian eta dagoeneko Amurriora bidean da.

Otsailean atxilotu zituzten Barbado eta Zelaia, bi gazteak Duranan agertu zen eta lehergailuak egiteko materiala omen zuen bidoi batekin lotuz. Epailearen aurretik pasatzerakoan bidoi harekin inongo erlaziorik izatea ukatu zuten biek.

Hala ere, epaileak Soto del Realeko espetxera bidali zituen. Handik Darocara lekualdatu zituzten, non lau hilabete inguru eman dituzten preso.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Mendekua

Egoitz Urrutikoetxea

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga