Frantziak DPS estatusa kendu die sei presori

[berria.eus] 2019/09/06

Frantziako Justizia ministroak aitortu du plan bat dutela emakume presoentzako moduluak zabaltzeko Pauen eta Tolosan.

Azken egunetan, sei euskal presori DPS estatusa —bereziki zaindutako presoei ezarritakoa— kendu diete. Hala jakinarazi zuen atzo Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakari eta Baionako auzapezak, Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroak Baionara eginiko bisitan, eta Belloubetek berak France Bleu irratian eginiko elkarrizketan baieztatu du hainbat presori kendu dietela DPS estatusa, eta gaineratu du horrek erraztu egingo duela preso horiek Euskal Herritik gertuago dauden espetxeetara lekualdatzea. 38 euskal preso daude Frantziako kartzeletan, eta hogeiri kendu diete jada estatus hori.

Azken egunetan, Iratxe Sorzabal, Alaitz Aramendi, Izaskun Lesaka, Asier Oiartzabal eta Iñaki Esparzari kendu diete DPS estatusa; baita Marixol Iparragirreri ere, zigorra bete eta Espainiaratu baino egun batzuk lehenago.

Frantziako administrazioak erabilitako argudioetan, ordea, berrikuntza bat dago sei kasu horietan, Sortuk nabarmendu duenez. Izan ere, estatusa kentzeko jakinarazpenetan, administrazioak erreferentzia egiten die ETAren desegiteari eta “bake prozesu batekiko epe luzeko konpromisoari”.

Sortuk nabarmendu du Espainiak ez duela Frantziaren jokabide berria bere egin euskal presoen sailkapenari eta hurbilketari dagokienez, eta gogorarazi du Espainiako Estatuan preso daudenetatik %90 Euskal Herritik kanpoko kartzeletan daudela, 250 kilometro baino gehiagora.

Horrez gain, Espainian sakabanatuta dauden presoen %68 (143) lehen graduan daude oraindik, eta horietatik, 30etik gora bakartuta daude, “beste garai batekoak diren eta mugitzen ez diren sailkapen arbitrarioen ondorioz”, Sorturen hitzetan.

Emakumeentzako moduluak

Beste neurri bat ere iragarri du Belloubetek France Bleun. Azaldu du Pauen eta Tolosan (Okzitania) emakumezko presoentzako moduluak irekitzeko plan bat duela ministerioak.

Hori zen Ipar Euskal Herriko ordezkaritza batek Frantziako Gobernuari bake eta normalizazio prozesuaren testuinguruan eginiko eskarietako bat. Izan ere, Paris euskal presoak gerturatzen hasi zenetik, Lannemezan eta Mont-de-Marsango presondegietara lekualdatu ditu, baina, horietan emakumeentzako modulurik ez dagoenez, gerturatutako preso guztiak gizonezkoak izan dira.

Gainera, Frantziako Konstituzio Kontseiluak ebazpen bat atera du, ahalbidetuz hegoaldeko euskal presoek ere baldintzapeko askatasun eskaera egitea Frantzian.

2017ko udatik dago harremanetan euskal ordezkaritza bat Frantziako Gobernuarekin, presoen auzia konpontze bidean jartzeko. Urte horretako urrian egin zuten bigarren bilera, eta abenduan hirugarrena, 11.000 lagun inguruk manifestazio bat egin ostean Parisen, Bakea Euskal Herrian: orain presoak lelopean. Hirugarren batzar horretan, Frantziako Gobernuak adierazi zuen "DPS estatusa kentzearen aldeko politikarekin jarraitu nahi" zuela.

2018ko abenduan, euskal ordezkaritzak publikoki salatu zuen hartu-emanak etenda zeudela, baina aurtengo urtarrilean azaldu zuen Belloubetek lan esparru horretan aitzinatzeko asmoa duela.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea