Euskal Preso Politikoak: FREE Them All

“Euskal Herria -Euskal Preso politikoak” izenburua daraman esku-orriak gatazkaren ondorioen errealitate gordina jaso ditu, euskal preso politikoen egoerarekin batera. Lau edizio kaleratu dira, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Horien bidez, beste batzuek ezkutatu nahi duten errelatoaren zati bat zabaldu nahi da. Hemen eskura ditzakezu bertsio digitalak.

Ezagutzen al duzu kazetariren bat Euskal Herritik kanpo? Beharbada, Euskal Herriari buruzko artikulu baterako balia ditzake esku-orrian agertzen diren datuak.

Udalbatzetan, batzarretan edota solasaldietan negazionistekin eztabaidan jardun behar izaten duzu? Beharbada, datuak baliagarri izango dituzu zeure diskurtsoa dokumentatzeko edo janzteko.

Herriko Tabernara turistak sartzen dira Euskal Herriko errealitateaz galdezka? Turista orok jakin beharreko lau zertzeladarekin hitzaldi bat presta daiteke esku-orriko informazioarekin, esaterako.

Zeure herrian nazioarteko zinemaldi, musikaldi, dantzaldi edo kultur emanaldirik ba al da? Bertaratzen direnek zer dakite Euskal Herriaz? Horretarako kaleratu dira esku-orriak hainbat hizkuntzatan, seguruenik ezezaguna egingo zaien errealitate baten berri izan dezaten. Nazioarteko kirol jarduera garrantzitsuak direnean ere baliatu daiteke.

Udan, zure herria milaka turistek bisitatu behar badute, turismo bulegoaren inguruan bana al ditzakezue esku-orriok? Pentsioetan, hostaletan, hoteletan edota kanpinetan laga ditzakezue? Guggenheim, Gaztelugatxe, Larhun, Aquarium edo Oliteko Gazteluaren ilaretan bana ditzakezue? Gogoratu hainbat hizkuntzatan daudela argitaratuta esku-orriok.
Hemen deskarga ditzakezu esku-orriok:
- Euskaraz
- Frantsesez
- Gaztelaniaz
- Ingelesez
 

Euskal Presoak  ETXERA


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea