Espetxeak, inpunitate eta zigor eremu

[2019/11/02]

1.500 lagun inguru bildu dira larunbat honetan Gasteizen Jose Angel Ochoa de Eribe euskal errepresaliatuaren heriotza salatzeko, «saihestu zitekeen heriotza bat» gaitzezteko.

«Aspalditik, espetxeak inpunitate eta zigor eremu dira». Hala azpimarratu dute Joseba Azkarraga eta Blanca Martinez de San Vicente Sareko ordezkariek Gasteizen Jose Angel Ochoa de Eriberen heriotza salatzeko sare herritarrak antolatutako manifestazioaren amaieran.

Adierazi dutentez, Ochoa de Eribe, «Estatuko botereren estatistiketan», gaixotasun larri bat dela eta kaleratua izan den preso bat da. «Jendarte honen zati gero eta garrantzitsuago batentzat, Jose Angel bere etxean hil zedin aste utzi zuten euskal preso bat da. Ez zuten askatu bere gaitz larria espetxeako hormetatik at artatu ahal izateko. Ez. Ez zuten bere gaitzari aurre egin eta bizia luzatzeko askatu. Ez. Askatasuna, bere bizi esperantzak ia hutsalak zienean baino ez zioten eman», deitoratu dute.

Haien ustez, Urkabustaizko erreprealiatuaren kasuak agerian utzi du «Gobernu honek bere egin duela PP Gobernuak onartutako zirkularra; bertan larriki gaixo dauden presoak «soilik heriotza ate joka dutela ziurtatzean» askatuak izango zirela jasotzen zen. «Guztiz krudela da, baina egun oraindik ere errealitate bat izaten jarraitzen du; bada hau baino zerbait zitalagorik?», galdetu dute.

«Salatu nahi dugu, beste behin ere, saihestu zitekeen heriotza bat. Salatu nahi dugu ere, Jose Angelen moduan, hainbat euskal preso daudela, sendaezinak diren gaixotasunekin, euren bizia eskuetatik ihesi doakiela ikusten duten bitartean, espetxean, Gobernu espainiarraren eta Justiziaren pasibitatearen aurrean. Horren adibide da, Ibon Fernandez Iradiren kasua, beste behin ere, justiziak bere gaitzaren gaineko erabakia ebazteko epea luzatu baitu, bere egoeraren larritasuna aintzat hartu gabe, bere etxeratze prozesua luzatuz», gaineratu dute.

Eta egoera honi aurre egiteko gizarteak egin beharreko lanak nabarmendu dute. «Ekin diezaiogun elkarrekin egoera hau aldatzeko. Atera gaitezen kalera, atera gaitezen bidera, zerrenda ilun hau zabaldu ez dadin. Eta batez ere, egin dezagun posible dena eta ezinezko dena, pertsona hauek espetxea atzean utzi eta euren gaitza etxean era duinean artatzeko aukera izan arte».

Izan ere, «osasunerako eskubidea, oinarrizko eskubidea da, baina baita eskubide unibertsala ere eta errespetatua izan behar da, pertsona preso egon ala ez. Eta osasunerako eskubide hau, larriki gaixo diren presoen kasuan, espetxearekin bateraezina da. Tribunalek ezarritako zigorrak, askatasuna ukatzen die presoei, baina ezin die osasunerako eta, are gutxiago bizitzarako eskubidea ukatu. Jendarte hau euskal presoen aurka ezartzen den gorroto eta mendekuarekin amaitzeko prest dago. Aurrera egiteko prest gaude».


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Mendekua

Egoitz Urrutikoetxea

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga