Ekainaren 16an, manifestazio handia

[BAGOAZ]. Gaurko prentsaurrekoak, Xistor Haramburu, Jakes Esnal, Ion eta Unai Parot euskal presoek pairatzen duten injustizia salatzea du helburu.

Pariseko asisetako auzitegi bereziak bizi osorako espetxe zigorrera kondenatu zituen. Unai Paroten kasuan, Espainiar auzitegi gorenak 40 urteko espetxe zigorrera kondenatu zuen.

Beren kondenaren baitan fermuki bete behar zuten kondena aspaldi bete dute eta geroztik, baldintzapeko askatasunak eskatzeko eskubide osoa dute. Izan ere, Ion Parotek, 15 urte bete behar zituen fermu, Xistor Haramburu eta Jakes Esnalen kasuan 18 urte zirenean.

Haien kasuan, baldintzapeko askatasun eskaerak beti ezeztatuak izan dira, galdeak aztertzen dituzten epaileek eramandako epe luzeen ondotik, aldi oro hilabete edo batzutan urteak itxoin behar dira erabaki definitibo baten ukaiteko.

Hilabete honetan, beren espetxealdiaren 29. urtea betetzen hasiko dira. Preso hauek bizi duten justizia eza salatu nahi dugu. Pairatzen duten eskubide urraketa salatu nahi dugu, edozein presok ahalbidetzen ahal duen eskubide urraketa.

Baldintzapeko askatasunak onartzeko baldintzak betetzen dituzte ! Euskal gizarteak ez du ulertzen eta onartzen, Frantses justiziaren baitan dauden mekanismoak. Horren islada dugu Ion Paroten bostgarren baldintzapeko eskaeraren kasua. Epailea, Ionen baldintzapeko askatasuna onartzeko bidean zenean, prokuradoreak, argudio faltsu eta gaiztoetan oinarritutako helegitea aurkeztu zuen. Parisko Dei Auzitegiak, prokuradoreari arrazoia ematea deliberatu zuen eta Ionek preso segitu behar du.

Norbanakoaren eskubideak urratuko ez dituen justizia bat aldarrikatzen dugu. Bake prozesua eta elkarbizitzaren apostua egiten den une honetan esperantza fatsurik ez egitea eskatzen dugu. Legea ez aplikatzeak ekartzen duen sufrimendua salatzen dugu.

Asteburu honetan, euskal preso baten senideak Arleserako bidean izandako istripua, presoek pairatzen duten eskubide ezaren islada da. Istripu honek gogora ekartzen digu, Genevako Konbentzioan aipatzen dena: Kondena luzea duten presoek ezin direla beren sorterritik 400 km baino urrunago egon. Euskal presoak hurbilduak izan daitezen eskatzen dugu! Hurbilduak izateko eskubide osoa dute! Arreta handia emanen diogu, Delegazioak, Bake Bideak eta Bakegileak apirilaren 6 eta 7an elkarlanean antolatutako Foroan eginen dituen adierazpenei.

Prentsaurreko honetaz baliatzen gira ere, apirilaren 14an antolatzen dugun elgarretaratze handia bergogoratzeko. 10 gune desberdinetan kokatuko gira Baiona eta Donibane Lohizune artean, “egun bat gehiago ez!” aldarrikatzeko. Galdetzen dugu jendeeri errespetatzea antolatu dugun banaketa, bakotxak ikusten ahal du nun duen hitzordua gure web gunean. Bide batez, jakinarazten dizuegu, heldu den ekainaren 16an, manifestazio handi bat antolatuko dugula, 4 preso hauen askatasuna aldarrikatzeko baita libre egoiten ahal diren guziena.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Dos años después de la muerte de Angel Aldana

La Coordinadora Simón Bolívar (organización de base, revolucionaria, solidaria, internacionalista, indigenista, popular y socialista)

Siguen castigando a Izar

Kontxi Ibarreta - Sara Majarenasen ama eta Izarren amona

Xabier Rey, ez gehiagorik!

Josu Barandika Zubiaga