Egun bat gehiagorik ez. Jakes askatu!

[Bagoaz]
Urriaren 10-an, Jakes Esnal-ek galdetu duen bigarren baldintzapeko askatasuna aztertuko duen audientzia iraganen da. Bere askatasuna exijitzeko, BAGOAZ kolektiboak elgarretaratze bat antolatzen du, egunean bertan arratsaldeko 7-etan Donibane Lohitzuneko geltokian.

Oroitarazteko,Jakes Esnal, baita Ion Parot eta Xistor Haramburu Pariseko auzitegiak bizi osorako zigorrera kondenatu zituen, eta Unai Parot Espaniar auzitegi supremoak 40 urtera kondenatu zuen.

Gizon hauek Frantziar estatuko edota espaniar estatuan existitzen diren, kondena zorrotzenak bildu zituzten eta orain 28 urte preso direla.

Xistor, Jakes eta Ion-ek haien eskubidea den baldintzapeko askatasuna galdegin zuten. Aztertuak izan diren galdeak beti ezeztatuak izan dira orain arte, argudio politiko eta ez jurikoetan oinarrituz.

Mobilizatzen segitu behar dugu eta gizartea horretara deitzen dugu. Lehen pausu bat eman da izan diren hurbilketekin, baina exijitzen dugu, preso guzi guziak hurbilduak izaitea, larriki eri diren presoak libratuak izaitea, haien kondena bukatu dituzten preso guziak libratuak izaitea. Muturreko egoera hauek aski iraun dute.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)