"Egun bat gehiagorik ez!"

 

Nolaz iritsi da BAGOAZ –25 eragilez osatua den kolektiboa– ultimatum bat pausatzera?

Duela hilabete bat pasa, justizia justu eta humano bat aldarrikatu genituen euskal preso guzientzat eta zehatzago, Xistor Haramburu, Jakes Esnal, Ion Parot eta Unai Parotentzat.

Oroitarazi nahi dugu bizi osorako zigorrera kondenatuak izan zirela, 15 eta 18 urteko segurtasun epe batekin. Orduz geroztik galdegin dituzten baldintzapeko askatasun guziak ukatuak izan zaizkie, nahiz eta, haien kondenak bete dituzten eta begizarteratze dozier onak izan.

Epaileek eta prokuradoreak baldintzapekoak ukatzeko erabili dituzten argumentu juridikoen atzean erabaki politiko bat dago! Ez da dudarik!

Egun, "egun bat gehiagorik ez" zergatik diogun azalduko dizuegu.

2018ko maiatzaren 4ko Arnagako adierazpenaren biharamunean, egungo kontestua aldatu baitu. ETAren eta berrizkaturaren argumentua ez du gehio balio! Argumentu hauek berriz erabilz gero, azalean geratuko litzateke justiziaren borondate txarra. Justiziak bere rola bete behar du! Arnagan nazioarteko pertsonalitateek, ETAren desegitea aktatu dute baita, legearen errespetuan preso eta iheslarien egoera konpontzen ez bada, bake prozesua nekez aitzinatzen ahalko dela.

"Egun bat gehiagorik ez"

Gizaki ororen eskubideak errespetatu behar dira! Lau preso horien eskubideak errespetatu behar dira, jasangaitza da horrela segitzea. Gaur egun larritasun handiko dramak bizi dira presondegietan! Heriotzak! Eta nola ulertu behar da bizi osorako zigorra, giza eskubideak aldarrikatzen diren herri batean?

"Egun bat gehiagorik ez"

Euskal gizarteak elkar bizitzarako apustua egin du. Onartzeina da euskal presoak instrumentalizatzea estatuen intereserako.

Preso eta famili hauen errespetuz, euskal herriko gizarte zibilaren errespetuz eta bakearen errespetuz, argiki erran nahi dugu gaur, Frantses estatuaren erantzunkizuna dela, lau preso hauen egoera konpontzea. Ez ditugu erabaki absurdo gehiago jasan nahi.

Horretarako dio "Egun bat gehiagorik ez" ez da mehatxu bat, euskal herrian zinez existitzen den presio bat baizik. Frantziar estatuan osatzen duten : gobernua, hautetsiak, juristak, kazetariak eta beste... argi ukan behar dute ze arrisku baden 28 urte preso pasa duten gizon horientzat, haien familientzat eta euskal gizartearentzat. Bake prozesuko etapa desberdinetan lanean aritu den euskal gizartearentzat.

Bukatzeko, oroitarazi nahi dizuegu, mobilizazioak segitzen duela eta ekainaren 16rako manifestazio bat antolatu dugula Baionan –Laugatik–, 17:00etan. Denen parte hartzea garrantzitsua da, bake prozesuarentzat baita euskal presoen egoera aitzinarazteko. Hamabi hurbilketa izan dira azken hilabeteetan eta ongi da. Gehiago nahi dugu eta fiteago. "Egun bat gehiagorik ez! ".


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades

Asmakeriarik ez, Fernandez jauna

Txema Matanzas (Abokatua eta preso ohia) eta Antton Lopez (Euskal Presoen aldeko Batzordearen arduraduna eta preso ohia)

EPPK-ren oharra euskal jendarteari

EPPK- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa