Dispertsio politikak sortutako hirugarren ezbeharra

[Etxerat]

Herrera de la Mancha espetxean (bere etxetik 580km-tara) aurkitzen den Jon Mirena San Pedro Blanco preso politikoaren bi lagunek istripua izan zuten atzo bisita egin ostean etxera bidean. Ezbeharra arratsaldeko 16:30ak aldera gertatu zen Pancorvo inguruan, elurraren ondorioz aurreko bi kotxeak irristatu eta haietako bat errepide erdian gurutzatuta geratu zen; presoaren lagunek ezin izan zuten talka ekiditu. Bertan artatuak izan ziren eta kotxearen egoera txarraren ondorioan taxian bueltatu ziren etxera.

Dispertsioak eragindako hirugarren istripua da, kontutan hartuta urtea hasi berri dugula. Euskal presoen 6 senide eta lagunek , 5 nagusik eta 23 hilbateko haurrak, dispertsioaren eragina jasan dute urteko 32 lehen egun hauetan gertatutako hiru ezbeharretan.

Etxerat elkarteak azpimarratu nahi du istripu hau Bilbotik, Jon Mirena San Pedroren bizilekutik, 100 kilometrotara gertatu dela, beraz, honek ez du esan nahi dispertsioak jazarritako arriskua distantzia handitan gertatzen denik, ezta ere distantzia hauek murriztean desagertuko denik. Euskal preso politikoen senide eta lagunen biziak arriskuan ez egoteko, hauek Euskal Herrian egotea ezinbestekoa da.

Etxerat elkarteak konzentrazio desberdinak iragartzen ditu ezbehar hau salatzeko eta, aldi berean, dispertsio politikak presoen senide eta lagunei, bixita bat egin ahal izateko, milaka kilometro egitera behartzen dituela gogoraraztea, euren bizitzak arriskuan jarriz astebururo.

- IRUÑEA, hilak 4, astelehena, 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
- GASTEIZ, hilak 4, astelehena, 19:30etan Ama Zuria Enparantzan.
- DEUSTU, hilak 4, astelehena, 18:30etan Done Petri Plazan
- BILBO, hilak 5, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.
- DONOSTIA, hilak 6, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

28 DE ABRIL: UNIDAD, LUCHA, BATALLA Y VICTORIA

Colectivo de Refugiad@s y Deportad@s Polític@s Vasc@s de Venezuela

APIRILAK 28: BATASUNA, BORROKA ETA GARAIPENA

Venezuelako Euskal Errefuxiatu eta Deportatu Politikoen Kolektiboa

Presas, exiliados y deportadas políticas, democracia y derechos humanos

Mikel Korta, miembro de Sortu

Carta de un exiliado político

Joxe Angel Urtiaga

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea