Beste istripu batek arriskuan jarri du euskal preso politiko baten hiru lagunen bizitza

[Etxerat]

Oskar Calabozo euskal preso politikoaren bi lagun eta haien semea –urtebeteko haurtxo bat– arrisku larrian egon dira istripu baten ondorioz. Oskar Calabozo Kordobako espetxean dago, Euskal Herritik 800 km-ra, eta haren lagunek bisitatik itzultzean izan dute istripua, ibilgailuaren gurpil bat lehertu zaienean. Zorionez, ez dute min handirik hartu, baina bidaia eten behar izan dute, karrozeria hondatuta geratu baita leherketaren ondorioz.

Berriz ere, Etxerat-ek azpimarratu nahi du bidaia behartu hauek oso arriskutsuak direla euskal preso politikoen senide eta lagunentzat. Oraingoan, istripuak beldurra eta tentsioa eragin die presoaren lagunei, baina ondorioak askoz ere larriagoak izan zitezkeen. Haurrek eta adingabeek egoera hori etengabe pairatu behar izateak handitu egiten ditu gaur egungo espetxe politikak presoen senide eta lagunei dakarzkien kostuak, baina espetxe politika hori kudeatzen dutenen eta babesa ematen diotenen erantzukizuna ere areagotzen du. Oskar Calabozoren lagunek bizi izan duten egoera saihestu ahal zen eta saihestu behar zen. Oraindik ez dago urrunketa desaktibatzeko behar adinako borondaterik. Horixe da Etxeratek gaur nabarmendu nahi duena.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)

Resolución del XXIV Foro de Sao Paulo

Los partidos participantes en el XXIV FSP entre los días 15-17 de julio en La Habana, Cuba.

Ekainaren 2ko deklarazioa. Orain presoak

Talde anitz eta zabal batek sinatua *

Declaración del 2 de junio. Ahora lxs presxs

*Multiples personalidades