Bat gutxiago: Ramon Aldasoro kalean

[naiz.eus] Ramon Aldasoro euskal preso politikoa aske geratu da gaur goizean. Murtziako espetxetik atera berri da otxandiarra 20 urteko zigorra bete ondoren. 

Ramon Aldasoro, lagun eta senideez inguratuta, Murtziako espetxetik atera berri. (@EtxeratElkartea). Ramon Aldasoro preso politiko otxandiarra aske geratu da gaur gozieko lehen orduan. 1998an Miamin atxilotua izan eta gero, espaineratu eta 20 urte pasa ditu espetxean. Murtziako espetxetik atera da gaur eta bertan zain zituen senide eta lagunak.

Ramon Aldasoro euskal preso politikoa aske! Murtziako espetxetik atera berri da 20 urteko zigorra bete ondoren #batgutxiago #ongietorria pic.twitter.com/RPf5D1a7WP

— Etxerat Elkartea (@EtxeratElkartea) January 18, 2018

Espainiar Auzitegi Gorenak, 2017ko maiatzan, ezarri zuen espetxetik irteteko data hau. Hasiera batean, Entzutegi Nazionalak 2024ko data jarri zuen, baina helegitearen ostean, 2018ko urtarrilera aurreratu zuten.

 


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Hau da gure egoera: giza eskubideak?

Ainhoa Larramendi Muxika - Euskal preso politiko baten senidea

"Orain Presoak" dinamikak larunbaterako egindako deialdietan egongo gara hainbat sindikatu

ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE, Hiru, Etxalde

Lannemezango presoon egoera judiziala

Lannemezan espetxeko euskal preso politikoak, 2018ko irailean.

Kea saldu du Espainiar Gobernuak, euskal gizartearen itxaropenarekin eta senideen sufrimenduarekin jolasten ari da

Etxerat

SOBRE REORIENTAR LA POLÍTICA PENITENCIARIA

Oihana Garmendia eta Kai Saez de Egilaz (Presoen Batzordea, Sortu)