Bat gutxiago! Nekane txapartegi kalean

Nekane Txapartegi Suitzan egon da preso, espainiaratzeko zain, Suitzak estradizio eskaera onartu ondoren. Sei urte eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra zuen, baina Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urte eta sei hilabetera jaitsi zion. Ondorioz, auzia preskribatuta dagoela iritzi dio Auzitegi Nazionalak eta Espainiako auzitegiak bertan behera utzi du estradizio eskaera.

Nazio Batuen Erakundeak Suitzari eskatu zion Txapartegi ez Espainiaratzeko, "elementu ugari eta serioak" daudelako Txapartegiren polizia deklarazioa "tortura bidez" lortu zutela esateko. "Txapartegi Espainiara estraditatzeko erabakia kontraesanean dago torturaren eta bestelako tratu gizagabe eta krudelen aurkako Hitzarmeneko oinarrizko printzipioekin".

Espainiako Auzitegi Nazionalak 18/98 sumarioan epaitu eta zigortu zuen Txapartegi, baina hark ihes egin zuen espetxeratu aurretik. Iazko apirilean atxilotu zuten Suitzan, eta orduz geroztik preso eduki dute.


Agenda:

Infinite Scroll Laravel 5

Iritzia:

Denak Gurekin. Euskal preso, iheslari eta deportatuak kalera!

KALERA DINAMIKA

Exilioa, amaierarik ez duen kondena. Eta aski da!

Iheslari ohiok

Prisioneros políticos

Joxemari Olarra Agiriano, militante de la izquierda abertzale

Granadako euskal preso politikoen borroka dinamika, emakume gisa jasaten duten tratamendua salatzeko

Granadako espetxeko Euskal Preso Politikoen Kolektiboa

Alcala-Mecotik haserre

Manu Azkarate Ramos (Alcala Mecoko euskal preso politikoa)